Inoiz irten al zara bilera batetik, beste zerbait esan izan bazenu, emaitza oso bestelakoa izan zitekeela pentsatuz?
BBK network-eko Pitch College-etan sentsazio horren aurkako antidotoa proposatzen dizugu. Proben eremu bat, esperimentatu, kontrastatu eta hobeto komunikatzen ikasteko… jolastu gabe.
Hau hitzen eta ideien gimnasioa da. Egiten duguna nola kontatzen dugun entrenatzeko, oharkabean pasatzen diren komunikazioaren elementu horiek ezagutzeko eta nolako komunikatzaileak garen ulertzeko espazio bat. Horretaz jabetzen garenean, gure negozio eta aurkezpen pitchak hobetzeko aukerak biderkatzen ditugulako.
Ekiteak etengabe komunikatzea eskatzen du: ideiak, proiektuak, ikuspegia, balioa. Horregatik, BBK network gune honek tresna praktikoak ez ezik, hausnarketak ere ekarriko dizkizu, saiotik askoz harago lagunduko dizutenak.
Kontatzeko zerbait baduzu, hau da hobeto kontatzen ikasteko lekua.
Etorri zaitez Behotsik orkestrak datorren maiatzaren 9an goizeko 12:00etan BBK Kunan antolatutako instrumentu tailerrera. Haurrek orkestra osatzen duten instrumentu desberdinak jotzeko aukera izango dute, ipuin musikal batez gozatuko dute eta […]
Etorri zaitez Behotsik orkestrak datorren maiatzaren 18an goizeko 12:00etan BBK Kunan antolatutako instrumentu tailerrera. Haurrek orkestra osatzen duten instrumentu desberdinak jotzeko aukera izango dute, ipuin musikal batez gozatuko dute eta […]