Haurkuna: Future showroom
GENERO-INDARKERIAREN AURKAKO SORKUNTZA- ETA SENTSIBILIZAZIO-TAILERRA
Jatorki Abesbatzak Herri, errai, erro: Ganbaran izenburupean aurkezten duen errezitaldiak formatu txikiko musika taldeek eskaintzen duten musika zaindu nahi du, eta, nolabait, egungo gizarte politikekin bat datozen estrategiak eta balioak bistaratzea ahalbidetu.
Jatorki Abesbatzak Herri, errai, erro: Ganbaran izenburupean aurkezten duen errezitaldiak formatu txikiko musika taldeek eskaintzen duten musika zaindu nahi du, eta, nolabait, egungo gizarte politikekin bat datozen estrategiak eta balioak bistaratzea ahalbidetu.
Horregatik da interesgarria Kuna Etxeko Ganbaran egitea, Bilbo Zaharraren bihotzean dagoen eraikin enblematikoan, hain zuzen ere. Erreferentzia izan da egoera ahulean dauden pertsonentzako aukerak sortzen, gizarteratzen eta bere garaian gizarte-bazterkeriako egoeran egon ziren hainbeste haurren eskolaurreko hezkuntzan.
Ganbaranen edizio honetarako, Jatorki Abesbatzak gogora ekarri nahi du musikak garrantzi handia duela munduko kulturen arteko elkarbizitza eta elkarrizketa bultzatzen. Gatazkak konpontzeko tresna gisa indarkeria gero eta gehiago erabiltzen dela dirudien nazioarteko egoera honetan, musika lehen mailako elementu bihurtzen da kulturen arteko bizikidetzaren beharra, elkarrekiko errespetuan eta herri bakoitzaren nortasun desberdinen aitortzan oinarritutako bizikidetza balioesteko.
Jatorki Abesbatzak aurkeztuko du ekitaldia, eta Alea Trio izango da hausnarketa honetan musikalki gidatuko gaituen ganbera taldea. Alea Trio Bizkaiko hiru musikari nabarmenek osatzen dute, genero ugaritan ibilbide luzea dutenak. Bere helburua entzule ugarik estimatzen duten errepertorioa jorratzea da, baina gure lurraldean interprete gutxi daude: “munduko musikak” edo “world music”.
Latinoamerikar, klezmer, euskal edo arabiar kultura desberdinetatik datozen soinuak eta konposizio propioak jazzaren eta ganberako musika klasikoaren elementuak konbinatzen dituen ikuspegi batetik jorratzen dira, eta horren emaitza musika fresko eta kementsua da, non umoreak eta birtuosismoak paper nabarmena betetzen duten.
Alea Trio honako hauek osatzen dute: Mario Clavell Larrinaga (flautak) Marta Díaz Iriondo (pianoa eta akordeoia) eta Jon Ander Amigo Alcedo (baxu elektrikoa eta kontrabaxua).