1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
Loading Ekitaldiak

Osasun-egoera bakoitzerako gastronomia pertsonalizatua

Elikadura pertsonalizatuarekin lotutako ikerketa- eta berrikuntza-proiektuen lagin bat aurkeztuko da, osasun-gabeziako egoeretarako pentsatua.

Data 17/10/25

Ordua 17:00h

Biobizkaiak zientzia irekia sustatzen du, zientziaren eta gizartearen arteko bideak sortuz, Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsuaren zuzentarauen alde duen konpromisoaren baitan. Halaber, Institutuak, bere Plan Estrategikoan, OMEren Garapen Osasungarriaren Helburuekin bat egiten du, Osasun eta Ongizateko GJHren entitate bultzatzaile (Aurrerakide) gisa, BBK Fundazioarekin, BBK Kuna 2030 Kideak-ekin eta Athletic Fundazioarekin batera.

Zentzu honetan, Biobizkaia Institutuan BBK Kuna-ren ekimenarekin bat egiten dugu elikadura praktika osasungarri, iraunkor eta justu baten alde 2025ean ” Gizarte-berrikuntza elikaduran: Bizkaia jakiz jaki eraldatuz”. Eta osasuna ardatz hartuta, Biobizkaia Institutuak herritarrei irekitako jardunaldia antolatuko du: Osasun-egoera bakoitzerako gastronomia pertsonalizatua.

Jardunaldia urriaren 17an izango da, 17:00etan, BBK Kunako Ganbara aretoan. Jardunaldi honetan elikadura pertsonalizatuarekin lotutako ikerketa- eta berrikuntza-proiektuen lagin bat aurkeztuko da, osasun-gabeziako egoeretarako pentsatua.

Sarrera librea lekuak bete arte

Partekatu

Próximos eventos

Ekitaldi guztiak

BBK ARTEGILEAK ERAKUSKETA

Egoitza artistikoa Bizkaiko gizarte-zentroetan, BBK Fundazioak bultzatuta eta ANTespacio erakundeak koordinatuta

FILANDÓN  BBK ARTEGILEAK

Arratsalde bat pasatu nahi duzu hari, orratz eta konfidentzien artean?

Skip to content