Biobizkaiak zientzia irekia sustatzen du, zientziaren eta gizartearen arteko bideak sortuz, Ikerketa eta Berrikuntza Arduratsuaren zuzentarauen alde duen konpromisoaren baitan. Halaber, Institutuak, bere Plan Estrategikoan, OMEren Garapen Osasungarriaren Helburuekin bat egiten du, Osasun eta Ongizateko GJHren entitate bultzatzaile (Aurrerakide) gisa, BBK Fundazioarekin, BBK Kuna 2030 Kideak-ekin eta Athletic Fundazioarekin batera.
Zentzu honetan, Biobizkaia Institutuan BBK Kuna-ren ekimenarekin bat egiten dugu elikadura praktika osasungarri, iraunkor eta justu baten alde 2025ean ” Gizarte-berrikuntza elikaduran: Bizkaia jakiz jaki eraldatuz”. Eta osasuna ardatz hartuta, Biobizkaia Institutuak herritarrei irekitako jardunaldia antolatuko du: Osasun-egoera bakoitzerako gastronomia pertsonalizatua.
Jardunaldia urriaren 17an izango da, 17:00etan, BBK Kunako Ganbara aretoan. Jardunaldi honetan elikadura pertsonalizatuarekin lotutako ikerketa- eta berrikuntza-proiektuen lagin bat aurkeztuko da, osasun-gabeziako egoeretarako pentsatua.
Etorri zaitez Behotsik orkestrak datorren maiatzaren 9an goizeko 12:00etan BBK Kunan antolatutako instrumentu tailerrera. Haurrek orkestra osatzen duten instrumentu desberdinak jotzeko aukera izango dute, ipuin musikal batez gozatuko dute eta […]
Etorri zaitez Behotsik orkestrak datorren maiatzaren 18an goizeko 12:00etan BBK Kunan antolatutako instrumentu tailerrera. Haurrek orkestra osatzen duten instrumentu desberdinak jotzeko aukera izango dute, ipuin musikal batez gozatuko dute eta […]