Haurkuna: Zaporearen esploratzaileak
Zentzumen-jolasa
Sorkuntza-tailerra
Egunero bizi ditugun emozioei buruz berba egiten hasiko gara, adibidez pozari, harridurari, lasaitasunari, haserreari, jakingurari eta beste hainbati buruz. Ondoren, une horretan zelan sentitzen zaren adierazten lagunduko dizun “zapore sinboliko” bat aukeratuko duzu: adibidez, gozoa alaitasunerako, garratza harridurarako, gazia baretasunerako edo garratza haserrerako. Aukeratutako zapore horrekin, paperezko gurpil txiki bat sortuko duzu, non zure emozioa eta irudikatzen duen zaporea marraztuko dituzun. Jarduera horrek sentitzen duzuna modu dibertigarri eta ulerterrazean ezagutzen lagunduko dizu. Azkenean, hala gura baduzu, zer zapore eta zergatik aukeratu zenuen partekatu ahal izango duzu, iritzi guztiak entzun eta errespetatzen diren gune batean.
