Haurkuna: Konpromisoen zuhaitza
SORKUNTZA PARTEKATUA
Data 10/04/24
Ordua 17:30 – 18:30h
Gaur 17ak gogoratu eta beraiekin dugun konpromisoa burutuko dugu. Zer egin dezakegu laguntzeko? Sagar, hosto, har, zirkulu eta GJHen kartoi mehezko txantiloi batzuen gainean, 17 GJHak margotu, marraztu eta idatziko ditugu, eta gero paper eta kartoizko enbor baten gainean itsatsiko ditugu. Horrela, gure konpromisoa ikusaraziko dugu eta erronka lortzen laguntzeko zer egiten ari garen gogoratuko dugu. Gainera, material birziklatuak, adibidez egunkari-papera, erabiliko ditugu.
