Arte ikuskizunak: nondik idatzi?
Geroa hemen Ikastaroak
Euri-hodeien sorrerari buruz esperimentatu eta deskubritu. Edalontziaren 2/3 urez beteko dugu eta gainerakoa aparrez, eta pixkanaka koloreztatutako ur-tantak botatzen hasiko gara. Esperimentu honen helburua euri-hodei baten sorrera modu erraz batean azaltzea izango da. Umeei azalduko diegu hodeiak lurrundutako urez osatuta daudela, oso gutxi pisatzen dutela eta horregatik flotatzen dutela airean. Hodeien barruko tantak hoztean, handitu eta pisutsuago egiten dira, eta horregatik jausten dira lurrera.
JARDUERA: SORMEN ZIENTIFIKOAREN TAILERRA
HELBURUAK:
• Sormena garatu, irudimena suspertu eta zientziaren munduan murgildu.
• Esku-trebetasunak eta trebetasun psikomotor espezifikoak garatzen dira, material desberdinekin
lan egitean.
• Aisialdiaz gozatzea jarduera ludiko eta zientziari buruzko jarduerei esker.