Tailerra
Haurkuna: Mendi zaina
JOLAS PEDAGOGIKOAK
Data 04/05/24
Ordua 17:30 – 18:30h
Taldearekin 15. GJHaz hitz egingo dugu, eta gure baso eta oihanak babesteko beharrizanaz eta jasaten ari diren baso-soiltze edo deforestazioaz. Ondoren, dado kooperatibo bat koloreztatu eta sortuko dugu, jolasean gure mendiak babesteko balioko diguna.
