Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
Antzerki-inprobisazioko jokoak.
Lehenik eta behin, bakoitzak ur-ontzi bat marraztu behar du folio batean, eta hori zeloarekin itsatsiko dugu jokoaren aldean. Antzerki-jolas honetarako mugimendu handia behar dugu: korrika egin behar da, salto egin, hanka bakar batean ibili… zuzentzen duenak “stop!” oihu egin arte; une horretan denek guztiz geldi geratu behar dute ontzi baten barruan, harik eta zuzentzen duenak hurrengo agindua eman arte, eta hau izan daiteke: kamera geldoan, kamera ertainean edo kamera azkarrean. Jolasean gabiltzan bitartean, gidariak erritmo horietan (kamera normalean, kamera azkarrean eta kamera motelean) garatzen den istorio bat kontatzen du.