1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
Loading Ekitaldiak

Haurkuna: Zapore-mapa: Euskadiraino bidaia

Tailer kolektiboa

Data 21/01/26

Ordua 17:30 – 18:30h

Guztion artean munduko mapa handi eta erraz bat sortuko dugu, paper jarraitua edo orri batzuk elkartuta erabiliz. Kontinenteak marraztuta ditugunean, egunero jaten ditugun elikagaiei (hala nola kakao, arroz, tomate, arto, banana edo kafeari) buruz berba egingo dugu.

Ondoren, bakoitzak elikagai bat aukeratuko du eta txartel edo marrazki txiki bat egingo du hura irudikatzeko. Gero, mapan jarriko du, landatzen den herrialdean kokatuz. Errotuladoreekin, lerroak egingo ditugu herrialde horietatik Euskadiraino, gure etxeetara iritsi aurretik elikagaiek egiten duten ibilbidea ikusteko. Azkenean, ikasitakoa partekatuko dugu, eta munduko hainbat tokitako gizon-emakumeek elikagai horiek gure mahaira iristea ahalbidetzen duen prozesu osoan zelan parte hartzen duten izango dugu hizpide.

Partekatu

Próximos eventos

Ekitaldi guztiak

BBK ARTEGILEAK ERAKUSKETA

Egoitza artistikoa Bizkaiko gizarte-zentroetan, BBK Fundazioak bultzatuta eta ANTespacio erakundeak koordinatuta

FILANDÓN  BBK ARTEGILEAK

Arratsalde bat pasatu nahi duzu hari, orratz eta konfidentzien artean?

Skip to content