Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
Munduko Jolasak
17. GJHaz, helburuak lortzeko aliantzei buruzkoaz, berba egingo dugu. Jarraian, munduko jolasen bidez landuko dugu.
Uztaia eta puxika, ibilbide bat markatuko dugu, irteera eta helmugarekin. Parte-hartzaile guztiek banan-banan egingo dute ibilbidea. Irteeran, puxikarekin kokatuko da jokalaria, eta ‘hasi!’ esandakoan, puxika kolpatuz irten behar du, ibilbidearen amaieran egongo den uztai batean sartu edo saskiratu arte. Guztiek egin ostean, zailtasuna areagotuko da eta buruaz edo hankaz jota ‘sartu’ beharko dute. Aldi berean, beste lankide batzuekin aliantzak egitea proposatzen dugu, horiek erraztu dezaten guztiak proba eginda iritsiko direla helmugara.