Haurkuna: Zaporearen esploratzaileak
Zentzumen-jolasa
Talde-tailerra
Presta zaitez deskubritzeko elikadurak zelan laguntzen duen gure gorputza jagon edo zaintzen. Saio honetan, umeek jarduera sortzaile batean parte hartuko dute, non elikagaien eta gizakion gorputz-zatien irudiak apainduko dituzten, talde-lanerako material bisual bihurtuz. Kolorearen eta jolasaren bidez, jaten dugunaren eta gure gorputzak funtzionatzen duen moduaren arteko harremana ezagutzen hasiko dira.
Ondoren, talde-dinamika bat egingo dugu, non elikagaiak gorputzaren atal desberdinekin lotuko diren, guztion artean mural edo horma-irudi bat eraikiz. Prozesu horretan, askotariko elikadurak hazteko, energia izateko eta ondo sentitzeko duen garrantziaz berba egingo dugu, parte-hartzea, lankidetza eta ikaskuntza partekatua sustatuz.
