Haurkuna: EtorkizunARTE
TAILER ARTISTIKOA
JAURTIKETA-JOKOAK
Kaxak hartu eta kolore bakarreko kartelen bat jarriko diogu: urdina, berdea, horia. Lurrean lerro bat marraztuko dugu (barruan bada, kolorezko zinta isolatzailearekin egingo dugu eta kanpoaldean klarionarekin), non jokoan parte hartzen dutenak kokatuko diren, eta urrun samar kutxak ipiniko ditugu. Ondoren, umeei hondakinak emango dizkiegu: plastikozko botilak, egunkari-papera, askariko ogi zatiren bat… Saskiratzeko gai izango dira? Hondakin delikatuen kasuan, kutxara hurbildu behar dugu kontu handiz bertan uzteko.