Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
Sorkuntza tailerra.
Gure itsasadarrarekin horma-irudi edo mural handi bat egingo dugu eta, aparte, hainbat elementu egingo ditugu, batzuk kutsatzaileak eta beste batzuk itsasadarrekoak. Sorkuntza horrekin ohitura onak landu ahal izango dituzte uraren kutsadura saihesteko, zaborra zer den azpimarratuz. Lehenik eta behin, itsasadarraren horma-irudia egingo dugu guztion artean, eta, ondoren, elementu kutsagarriak eta ez-kutsagarriak margotu eta ebakiko ditugu, eta belkroa jarriko diogu atzeko aldean. Itsasadarrean belkro zati txikiak jarriko ditugu itsatsita. Ondoren, itsasadarrean itsatsiko dugu guztia, eta, azkenean, kutsagarria dena kendu eta zakarrontzian jarriko dugu.