Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak, Kuna BBKren lankidetzarekin, datorren martxoaren 9an, asteazkena, "Isiltasuna hautsi… Elizan" hitzaldia antolatu dute.
Adingabeen aurkako tratu txarrengatik eta sexu-abusuengatik jarritako salaketak ugaritu egin direnez, Eliza Katolikoak gai honetan duen jarreraz hitz egingo dugu, kazetaritzako profesional handi batekin eta Eliz Komunitateko bi kide nabarmenekin.
Partehartzaileak: Iñigo Domínguez: EL País-ko kazetaria.
Luis Rodriguez Patiño: Momango (Xermade) eta Labradako (Guitiriz) parrokoa.
Sor Lucia Caram: Domingotar moja, sukaldari, idazle eta esatari argentinarra. Urte asko daramatza Katalunian bizitzen, Manresako Santa Klara Komentuan, erlijioen arteko elkarrizketa sustatzen.
Etorri zaitez Behotsik orkestrak datorren maiatzaren 9an goizeko 12:00etan BBK Kunan antolatutako instrumentu tailerrera. Haurrek orkestra osatzen duten instrumentu desberdinak jotzeko aukera izango dute, ipuin musikal batez gozatuko dute eta […]
Etorri zaitez Behotsik orkestrak datorren maiatzaren 18an goizeko 12:00etan BBK Kunan antolatutako instrumentu tailerrera. Haurrek orkestra osatzen duten instrumentu desberdinak jotzeko aukera izango dute, ipuin musikal batez gozatuko dute eta […]