
Haurkuna: Konstelazioak
SORKUNTZA PARTEKATUA
Datorren maiatzaren 24an, EMARGIk atsegin handiz gonbidatzen zaituzte "Picotazos" Patricia Sornosa umorista eta antzerkigilearen liburu berriaren aurkezpenera.
Amelia Tiganus idazle eta aktibista feministak moderatuko du ekitaldia, eta gure garaiko funtsezko gaiei buruzko elkarrizketarako eta hausnarketarako gunea izango da.
“Picotazos” afi lada eta korrosibo obra bat da, non Sornosak, bere estilo borrokalari bereziarekin, emakumeen eskubideak, klase borroka, prostituzioa, sabelen alokairua edo pornoa bezalako gaiak jorratzen dituen. Aforismo garratzen bidez, statu quo-a birpentsatzera gonbidatzen gaituzten galderekin eta exioekin astintzen gaitu egileak. Haren hitzek barrea eragiteaz gain, kontzientzia-astindu bat ere eragiten dute.
Amelia Tiganus idazle eta aktibista feministak moderatuko du ekitaldia. Emakume eta neskatoen sexu-indarkeriaren eta esplotazioaren aurkako borrokan egindako ibilbideak funtsezko ikuspegia ematen dio eztabaidari. Giza eskubideekin duen konpromisoak eta begirada kritiko zorrotzak Sornosaren obraren inguruko eztabaida aberastuko dute.