Haurkuna: Gure robota eraiki eta izendatzen dugu
Sormen tailerra
Tailerra
Asko eta askotarikoak dira Madagaskarren testuinguruan haurren eskubideak urratzea eragiten duten arrazoiak, baita eskubide horiek urratzeko moduak ere: haurren lan-esplotazioa, salerosketa, esplotazio fisikoa eta sexuala edo etxeko indarkeria, besteak beste.
Pro-tejiendo sus derechos izeneko tailerraren helburua 6 eta 12 urte bitarteko haurrak haurren eskubideen inguruan sentsibilizatzea da. Era ludikoan, jardueren, jolasen eta dinamiken bidez, haur askok gaur egun beren eskubideak urratuta ikusten dituzten errealitatera hurbiltzea, besteak beste, haurren tratu txarren, esplotazioaren edo etxeko indarkeriaren biktima izanik.
Gainera, saioan lantzeko ezinbesteko eduki gisa, 2030 Agenda eta Garapen Jasangarriaren helburuak zer diren ikasiko dugu. Tailerraren ardatz nagusia 4. GJH (Kalitatezko Hezkuntza) izango da, hezkuntza baita gure Fundazioaren ardatz nagusia.
Tailerra doakoa da familientzat eta haurrentzat (6 eta 12 urte bitartekoak) eta beharrezkoa da bertaratzea baieztatzea eventos@aguadeco.org postaren bidez.
