BBK Kunan ProtopIA ekimena abiarazi dugu, Innubarekin elkarlanean. Imajinatu hau: Adimen Artifizialak elikadura-etorkizun jasangarriagoa eta berritzaileagoa sortzen nola lagun diezagukeen ulertzeko ideiak pentsatu eta “prestatzen” ditugun espazio bat. Teknologia pertsonen eta gure planetaren zerbitzura egotea nahi dugu.
ProtopIA topaketa bat baino gehiago da; ideien laborategi bat da, eta bertan parte hartzen dugun erakundeok elkarrekin ikertzen eta hausnartzen dugu.
Ekimenarekin bat egin nahi duzu? Markatu data hauek zure egutegian!
ProtopIA eta futurathones saioak irailaren 30ean eta urriaren 28an egingo ditugu.
Etorri zaitez Behotsik orkestrak datorren maiatzaren 9an goizeko 12:00etan BBK Kunan antolatutako instrumentu tailerrera. Haurrek orkestra osatzen duten instrumentu desberdinak jotzeko aukera izango dute, ipuin musikal batez gozatuko dute eta […]
Etorri zaitez Behotsik orkestrak datorren maiatzaren 18an goizeko 12:00etan BBK Kunan antolatutako instrumentu tailerrera. Haurrek orkestra osatzen duten instrumentu desberdinak jotzeko aukera izango dute, ipuin musikal batez gozatuko dute eta […]