Ekitaldia
Bilboko Emakume Etorkinen saria
IV. Edizioko sari eta diploma banaketa.
Bilboko Emakume Etorkinen Aitorpenaren IV. Edizioa.
Sustatzailea: Udaleko Immigrazioaren Tokiko Kontseiluak (CLI) gizarte-bizitzan eta bizitza publikoan emakume etorkinaren presentziak duen garrantzia eta Bizkaiko hiriburuaren erreferentziazko eta aintzatespeneko agertokiak aniztasuna.
AINTZATESPENAREN XEDE DIREN 6 KATEGORIAK
- Emakume Eragile Komunitarioa: kategoria hau emakume askok euren auzoetan egiten duten auzo- eta komunitate-lana ikusarazteko eta aintzatesteko proposatzen da. Lan hori ikusezina da batzuetan, baina garrantzi handikoa bizikidetzarako eta gizarte-kohesiorako.
- Emakume ekintzailea: banaka, taldeka eta elkarteka edozein jarduketa-sektoretan gauzatzen diren proiektu jasangarriak eta arrakastatsuak dituzten emakume ekintzaileak barne hartzen ditu.
- Emakume politikoa: eragin politikoko ekintzak egiten dituzten emakumeei zuzenduta, politika publikoak edozein jarduketa-sektoretan eraldatzera bideratuak eta alderdi politiko baten esparruan edo gizarte-erakunde gisa partaidetza edo eragin publikoko beste gune batzuen bitartez gauza daitezkeenak.
- Emakume Artista: Artearekin, diseinuarekin, kultur ekoizpenarekin edo sormen-industriekin lotutako edozein diziplinatan nabarmentzen diren emakumeak aintzatesten ditu.
- Emakume Giza Eskubideen defendatzailea: Giza Eskubideen, batez ere Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) lotu daitezkeenen, defentsan ibilbidea duten emakume migratuei dago zuzenduta.
- Emakume Gaztea: kategoria horren bitartez, 30 urte arteko emakume migratu gazteak aintzatetsi gura dira, baldin eta aurretik aipatutako beste edozein kategoriatan ibilbidea badute.
