Loading Ekitaldiak

To Do List

Lagun iezaguzu auzo bat, hiri bat, mundu iraunkorrago bat eraikitzen. Kontaiguzu nola irudikatzen duzun!

Data 24/10/22 – 31/10/22

Ordua 09:00 – 21:00h

Partekatu

Parke gehiago, zabu gehiago, zuhaitz gehiago, bidegorri gehiago, auto gutxiago. Zure ustez, zer falta zaio edo zer hobetu beharko litzateke?

Nazio Batuek jakin nahi dute. Horretarako, nazioarteko ekimen berezi bat jarri du abian: TO DO LIST (egiteke dauden gaiak), eta BBK Kunak bat egiten du herritarrok eman ditzakegun ideia on horiek guztiak jasotzearekin.

BBK Kunan, urriaren 24tik 31ra bitartean Kai Solairuan egongo den mural batean zure iritzia ematea proposatzen dizugu, eta aurkituko dituzun post-itetako bat betetzea.

Gainera, parte hartzeagatik bakarrik, gizonezkoen Athletic Clubeko 4 kamiseta (talla L) zozkatuko ditugu.

Ikusi zozketaren oinarriak hemen.

Zalantzarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan 944152304 zenbakian.

Próximos eventos

Ekitaldi guztiak

Googaz Create

Googazek errealitate birtuala eta garapen jasangarriko helburuak uztartzen dituen ekitaldi batekin itxi du 5. edizioa

Haurkuna: Nor da nor?

JOLAS KOOPERATIBOAK ETA ANTZERKI-JOLASAK