HaurKuna / GazteKuna

Haurrentzako jarduera-programa aurkezten dugu jolasaren bidez 3 eta 10 urte bitarteko haurrengan eragin positiboa sortzeko helburuarekin egin da

Jarduera ludikoen bidez, garapen iraunkor edo jasangarriarekin eta 2030 Agendarekin lotutako balioak landuko dituzte: baliabideen erabilera begirunetsua, genero-berdintasuna, osasuna, elkartasuna, ingurumena, hiri jasangarriak, … Eta hori guztia jolasaren eta talde-lankidetza eta sormena bultzatuko duten dinamiken bidez, txikerrenek primeran pasa dezaten.

Jarduerak asteazken eta larunbatetan izango dira, 17:30etik 18:30era, BBK Kunan, GJHen Etxean (Urazurrutia, 3).

Saioak doakoak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, eta 15-20 partaideko talde txikietan egingo dira, eta aniztasunari laguntza emango zaio beharrezkoa den kasuetan.

Plaza erreserbatzeko, esteka honetan eman beharko da izena.