Helburuak lortzeko itunak

Pandemian zehar zerbait argi geratu bazaigu, elkartuta egon eta ahaleginak batzeak duen garrantzia izan da. Batasuna, elkarrekin lan egitea da etorkizuneko erronkei erantzutea lortzeko modu bakarra. Eta inor atzean ez uzteko.

Horretaz jabetuta, Bizkaiko GJHen (Garapen Jasangarrirako Helburuen) Etxean, BBK Kunan aliatuak bilatzen ditugu. Erakundeak, instituzioak, entitateak, enpresak, pertsonak, … bilatzen ditugu, guztion artean etorkizun hobe baten alde lan edo behar egiteko.

Helburuak lortzeko aliantzak, berez, Garapen Jasangarrirako Helburu bat dira, 17.a.   Bizitzea dagokigun une honetan zerbait ikasten ari bagara, zera da: batuta egon behar dugula, eta energiak, ekimenak eta proposamenak batuz, indar horiek bereizita baino korronte askoz handiagoa sor dezakegula.

Sinergiak bultzatzeko eta sareak eratzeko unea da, eta BBK Kunan horren alde dihardugu; horregatik jarri dugu abian BBK Kuna 2030 Kideak programa, GJHak lortzeko erakundeen eta pertsonen arteko aliantza edo ituna.

Gurekin bat egin gura duzu? Astebete baino ez da geratzen

Erakundeentzako deialdia maiatzaren 21era arte egongo da zabalik. Zure erakundeak GJHak bere estrategian integratzen baditu edo Agenda 2030aren alde behar egiten badu, eskaera bidaltzera animatzen zaitugu.

Egin bat BBK Kuna 2030 Kidea-rekin!