4GJH: pobreziatik ateratzeko hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatzea
4GJH Nazio Batuek 2030erako lortu nahi dituzten 17 helburu globaletako (Garapen Jasangarrirako Helburuak) bat da. Ikuspegi zabal eta zeharkakotik ulertu behar dituzu, bata bestearekin lotzen baitira. Ondorioz, horietako batean hobekuntzak eragin onuragarria izango du beste batzuetan, hala nola pobrezia desagerraraztea, bakea, etab.
Zer da 4GJH?
GJH honek kalitatezko hezkuntza, inklusiboa eta berdintasunezkoa ziurtatzea proposatzen du, baita guztientzat ikasteko aukerarik handienak suspertzea ere.
Zer esan gura du horrek?
2018an, 260 milioi haur inguru ez ziren beren herrialdeetako hezkuntza-sistemaren parte, eta erdiak gatazkan dauden eremuetan bizi dira. Pandemiak are gehiago larritu zituen zifra horiek, asko kanpoan geratu baitziren beren prestakuntzarekin jarraitzeko baliabide ekonomiko eta digitalik ez zutelako. Ondorioz, handitu egin zen hezkuntza-arrakala eta gizarte-bazterkeria gertatzeko arriskua herrialde guztietan, baita Espainian ere.
Hezkuntzaren ikuspegi horrek hartzen dituen dimentsioak aletuko dizkizugu hemen:
- Lehen hezkuntza nahiz helduen formakuntza bermatzen ditu.
- Genero-berdintasuna eta ekitatea indartu nahi ditu, eta gizarte-inklusiorako tresna bihurtu.
- Ikaskuntza eraginkor eta garrantzitsu baten alde egiten du, beharrezko ezaupideak, gaitasunak eta trebetasunak lortuk ahal izateko.
Zein dira bere printzipio inspiratzaileak?
Alde batetik, hezkuntza giza eskubide bat da, eta, gainera, pertsonak gaitzen ditu beren autoerrealizazioa eta autonomia lor ditzaten. Beraz, herrialdeek doako eta berdintasunezko sarbidea bermatu behar dute hezkuntzara. Bestalde, ez duzu alfabetatzearekin nahastu behar. Nazio Batuak askoz haratago doaz. Pentsamendu kritikoa eta sortzailea lortzen lagundu gura du, elkarlaneko tresnak erabiliz, elkar ulertzea, errespetua eta adiskidetasuna sustatzeko.
Azkenik, tresna ezin hobea da etorkizunean benetako genero-berdintasuna eta guztion ahalduntzea lortzeko.
Zeintzuk dira 4GJHaren proposamen zehatzak?
Honako puntu hauetan laburbilduko dizkizugu:
- Doako eta derrigorrezko hezkuntzan 12 urte, lehen eta bigarren hezkuntzaren artean.
- Kalitatezko eskolaurreko hezkuntzan urtebete, behar bezala prestatutako hezitzaileekin.
- Gizonen eta emakumeen artean bokaziozko hezkuntza, hezkuntza tekniko eta goi-hezkuntzarako sarbidean joera desegokiak ezabatzea. Hirugarren edo goi-hezkuntzan unibertsitaterako sarbidea ere sartzen da.
- Trebakuntza garrantzitsua bultzatzea, arreta enpleguan jarrita, lan txukunak eta ekintzailetza lortzeko.
- Desberdintasun guztiak ezabatzea, generokoak zein etnikoak, sozialak edo ezintasun fisiko edo intelektualetatik eratorritakoak.
- Helduen alfabetatze ahalik eta handiena lortzea.
- Garapen jasangarria eta herritartasun globala hezkuntza arautuaren barruan sartzea. Horren barruan sartzen dira giza eskubideak, bakearen kultura eta kulturartekotasuna.
Zer egin dezakezu 4GJH lortzeko?
Azaldutako guztiaren ondoren, kontuan izan behar duzu hezkuntzaren finantzaketak estatuaren eta autonomia-erkidegoen inbertsio-lehentasun izan behar duela. Doakotasuna eta derrigortasuna, irakasle-kopurua handitzea, instalazioen hobekuntza eta eraldaketa digitala bezalako neurriak funtsezkoak dira.
Hori dela eta, funtsezkoa da gobernuei hezkuntza dagokien lekuan jartzeko eskatzea, eduki eta ibilbide teoriko eta praktikoekin. Horrela, guztion artean, presio egingo diegu ekintzara pasa daitezen eta hartutako konpromisoak bete ditzaten. Lehen eta bigarren mailako prestakuntzak doakoak izan behar dute guztientzat eta, bereziki, talde kalteberen edo ahulenentzat.
Garapen bidean dauden herrialdeetan GKE asko norabide horretan egiten ari diren lanarekin ere lagun dezakezu.
4GJH etorkizun hobea bermatzeko zutabe garrantzitsuenetako bat da. Hezkuntzaren eta denek doan bertara sarbidea izatearen kontzeptu zabalean oinarritzen da.