Cuadro

Pandemia Osteko Liburu Zuria Garatzea

Joan den uztailaren 21ean egin zen “Pandemia Osteko Liburu Zuria: erresilientzia-mekanismoak eta ongizate-estatua koronabirus osteko munduan” workshopa, eta bertan William Turner margolariaren “Ulises Polifemori iseka egiten” (Ulysses Deriding Polyphemus) lanaren bidez, koronabirusaren pandemiak ongizate-estatuan zelan eragin duen eztabaidatu zen.


Horretarako hiru aditu ezagun izan genituen:

  • Judit Vall@juditvall Bartzelonako Unibertsitateko Ekonomia Saileko irakaslea, eta IEB Fundazioko eta Pompeu Fabra Unibertsitateko CRES ikerketa-zentroko ikertzailea
  • Marga León@leon_marga Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gobernu eta Politika Publikoen Institutuko (IGOP) irakaslea eta senior ikertzailea.
  • Patricia Bárcena@BarcenaPatricia CEAR Euskadiko zuzendaria.

Ikerketa honako ardatz hauen inguruan egituratu da:  (i) gobernantza demokratikoa, (ii) genero-berdintasuna, (iii) ongizate-estatua, (iv) klima-aldaketa, eta (v) Adimen Artifiziala.  Proiektuaren funtsezko zati bat diziplinarteko lana izan da hainbat eragilerekin, besteak beste, aditu akademikoekin, enpresa txiki eta kooperatibekin, eta gizarte zibileko elkarteekin.

Hemen ikus dezakezue ekitaldiaren bideoa: