Pribatutasun-klausula

Datu pertsonalak babestea

Inprimaki edo formulario honen bidez emandako datu pertsonalak Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria – Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak eta BBK Fundazioak (biak BBK) tratatuko dituzte, tratamenduaren arduradun gisa (IFK: G-48412720 eta G-48644371 dute, hurrenez hurren, eta helbidea: Gran Vía 19-21, 48001 Bilbo), zure harremanetarako eskaerari erantzuteko helburuaz.

Datuak helburu horrekin tratatuko dira behar den denboran zure eskaerari erantzuteko.  Ondoren, blokeatu eta gorde egingo dira behar den denboran, tratamendutik erator litezkeen balizko erantzukizunei aurre egin ahal izateko.

Tratamendu hau legitimatzen duen oinarri juridikoa zure baimena da, harremanetarako eskaera bidaltzeko unean adierazia. Datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharra dagoenean izan ezik.

Edozein unetan, datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, mugatzeko, eramateko edo baimena ezeztatzeko eskubideak egikaritu ahal izango dituzu posta arruntaren bidez aipaturiko helbidera edo posta elektronikoz protecciondedatos@bbk.eus helbidera idatzi, NANen edo dokumentu baliokidearen kopia aurkeztu, zeure burua formulario honen erabiltzaile gisa identifikatu eta zure eskaera zehaztuta. Datu pertsonalak babesteko eskubidea urratu egin zaizula uste baduzu, erreklamazioa jarri ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (www.aepd.es) aurrean.