Pribatutasun-klausula

Datu pertsonalak babestea

Formulario honen bidez emandako datu pertsonalak Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria – Bilbao Bizkaia Kutxa Banku Fundazioak eta BBK Fundazioak (IFK G-48412720 eta G-48644371 dutenak, eta aurrerantzean BBK) tratatuko dituzte, tratamenduaren arduradun gisa, The Future Game programan izena emateko zure eskaerari erantzuteko.

Datuak helburu horrekin tratatuko dira programak irauten duen bitartean. Ondoren, blokeatu eta gorde egingo dira, tratamendutik erator litezkeen balizko erantzukizunei aurre egin ahal izateko.

Tratamendu hori legitimatzen duen oinarri juridikoa zure adostasun edo baimena da, izena emateko eskabidea bidaltzerakoan adierazia. Datu pertsonalak ez zaizkio beste inori lagako, legezko betebeharra dagoenean izan ezik.

Edozein unetan, datuetara sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka jartzeko, mugatzeko, eramateko edo baimena ezeztatzeko eskubideak egikaritu ahal izango dituzu ohiko postaz aipaturiko helbidera idatzi eta NANen edo dokumentu baliokidearen kopia aurkeztu, BBKren harremanetarako orriaren erabiltzaile gisa zeure burua identifikatu eta eskaera zehaztuta. Datu pertsonalak babesteko eskubidea urratu egin zaizula uste baduzu, erreklamazioa jarri ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren (www.aepd.es) aurrean.