1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12

“Lehiakortasun Iraunkorra” ziurtagiria

Ziurtagiri hori ikerketa teoriko-praktiko batean oinarritzen da, eta enpresaren jokabide- eta jarduera-parametro batzuk definitzen ditu, hala nola soldata-ekitatea, enpresa-jarduerarako zentroen kokapen-politika, guztien onerako teknologiaren erabilera edo ingurumen-jasangarritasuna. Horrela, jarduteko bektore horiekin konpromisoa hartzen duten enpresa guztiak aintzatetsi ahal izango ditu BBK-k, ESG (Environmental, Social and Governance) parametroekin ziurtagiri edo etiketatze bat lortuz erabaki-hartzeetan.

Proiektuaren motorra lehiakortasunaren kontzeptua birdefinitzean datza, enpresa-eredu jakin batzuen ─zehazki beren jarduera, epe laburreko errentagarritasun ekonomiko-finantzarioa sustatzeaz gain, epe ertain eta luzerako gizarte- eta ingurumen-balioa maximizatuz egiten dutenen─ alde egiteko.

Azken helburua da Bizkaiko Lurralde Historikoko enpresa txiki, ertain eta handi batzuk aintzatestea, zehazki, kalitatezko enplegua sortuz, ingurumen- eta gizarte-erantzukizunez jardunez, balio-kate osoan aberastasuna sortuz eta gizarte osoari onura eginez gizarte-balioa ematen dutenak.

Proiektu honen helburua enpresa-kultura berri bat finkatzea da, inbertitzaileari eta kontsumitzaileari Bizkaiko enpresei buruzko balio-informazioa eman ahal izango dien mekanismo (ziurtatze/etiketatze) baten bidez, baita lehiakortasun jasangarriaren eremuetan duten jardunari buruzko informazioa ere, erabaki arduratsuak eta koherenteak hartzen laguntzeko.

Beste helburu erantsi batzuk dira gizarte-berrikuntzan ikerketa, herritar guztienganako proiekzioa eta horren ondoriozko gizarte-pedagogia.

Onuradunak:

Bizkaiko enpresa guztiak eta herritar guztiak, nahiz eta proiektua eta proiektuari datxezkion balioak susta ditzaketen enpresekin hasi bere ibilbidea.

Enpresekin lotura zuzena duen ingurunean, langile edo beharginak, bezeroak eta inbertitzaileak bereizten dira, argi eta garbi proiektu honen onuradun diren kolektibo gisa.

Ikertzaile nagusia: Juanjo Álvarez

Skip to content