Azterketa honek tresnak ematen dizkigu pandemia isil honen inguruko politika publikoak garatzeko eta lurraldeko enpresen garapen teknologikoak herritarren balioekin eta beharrizanekin bat egiteko, arazoari herritarren balioen eta beharrizanen arabera aurre egite aldera.
Helburu nagusia gura bako bakardadea eragiten duten faktore indibidualak, komunitarioak eta sozialak hautematea eta kritikoki aztertzea da horren kronifikazioa saihesteko, zainketaren ikuspegi etikotik eta teknologiak fenomeno horretan duen eraginari arreta berezia eskainiz. Gura bako bakardadeak zer esan nahi duen aztertuko dugu, eta hor elkartzen diren egiturazko elementuak identifikatuko ditugu: generoa, pobrezia, erakundetzea, prekarietatea, …
Onuradunak:
Azterketaren helburua da eragin positiboa izatea gura bako bakardade kronifikatu baten aurrean bereziki zaurgarri edo kalteberak diren kolektiboetan: bakarrik edo erakundetuta (egoitzetan) bizi diren adineko pertsonak; ama ezkongabeak; adineko eta mendeko pertsonen jagole edo zaintzaileak; gizarte-bazterketan dauden pertsonak.
Gogoratu behar da ez dela beharrezkoa bakarrik egotea bakarrik sentitzeko, eta alderantziz.
Landa-lana
“BBK Kuna” eraikinaren kokapena aprobetxatuko dugu bere ingurunearekin harremanetan jartzeko, auzoko pertsona eta eragileekin elkarrizketa erdi egituratuak eginez.
“Bizitzako istorioak”, metodikoki jasoak, izango dira analisi teorikoa osatzeko balioko duen dokumental eta/edo liburu bat egiteko lehengaia.
Proposamena
Ikerketa-proiektua jardunbide egokien proposamen orokor batekin amaituko dugu (adierazpena, ituna, sinergiak, …).
Ikertzaile nagusia: Txetxu Ausín