Aurten ere, gizarte-berrikuntzako proiektuak, deialdian aurkeztutako eta GJHak lortzera bideratutako erronkei erantzuten dietenak, finantzatzen jarraitzen du KUNA-CO Proiektuak ekimenak.
Erronka hauek jarri dizkiogu geure buruari 2024an:
MIGRAZIOA ETA TALENTUA: ENPLEGU DIGITALAK
THE BRIDGE ETA NOVIA SALCEDO FUNDAZIOA
Proiektu honen helburu nagusia da migratzaileak beren ekosistema akademikoarekin eta, ahal bada, lan-ekosistemarekin konektatzea, epe ertain-luzera beraien enplegagarritasuna erraztuz, enplegu teknologiko bat garatzeko gaikuntza eta ibilbide-orrien diseinuan laguntza konbinatuz, ekosistema akademikoarekin konektatzea eta lan-aktibazioa errazteko, horrela haien garapen pertsonal, profesional eta ekonomikoan lagunduz.
Testuingurua eta justifikazioa:
Migratzaileek, askotan, oztopo nabarmenak izaten dituzte kalitatezko enpleguak lortzeko, eta hor sartzen dira bai kanpo-faktoreak (adibidez, beraien kualifikazioak ez aitortzea edo diskriminazioa) eta bai berezko faktoreak (motibazio txikia, autoestimua edo tokiko hizkuntza ezagutzeko zailtasunak). Hala ere, teknologia- eta programazio-sektoreak gero eta lan-aukera handiagoak eskaintzen ditu, prestakuntza egokiarekin eskuragarriak izan daitezkeenak. Proiektu honek oztopo horiei heldu nahi die, horretarako prestakuntza espezifikoa emanez programazioan, profesionalen eskaera handia eta enplegurako prestakuntza-aukera zabalak eskaintzen dituen arloa baita, eta horrekin batera lan-ingurune dinamiko batean moldatzeko beharrezkoak diren hazkunde pertsonalaren eta harreman-hazkundearen eremuko esku-hartzea.
HEZKUNTZA ETA DESBERDINTASUNA: ESKOLAZ KANPOKOAK
BILBAO BASKET FUNDAZIOA, KUNINA SPORT ZAIN, PAULDARRAK EFKT, PAULES SASKIBALOI-KLUBA, MUNOAKO BORROKA KLUBA.
Proiektu honen helburua da pobrezia- eta/edo bazterkeria-egoeran dauden haurrek eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzeko desberdintasunari aurre egitea. Bilbao Basket, Pauldarrak EFKT, Paules Saskibaloi Kluba eta Munoa Borroka Kluba-rekin lankidetzan, jolasaz eta taldeko ikaskuntzaz gozatzeko aukera proposatzen dugu, kirola erabiliz kirol-praktikaz haratago ikasteko baliabide gisa. Proiektu honen xede diren pertsonentzat egokiak diren metodologiak erabiliz, kirol-jarduera bat doan egiteko aukera bultzatu nahi dugu, baita ere balioen ikaskuntza, adingabearen ongizatea garatzea, eta jasan ditzakeen indarkerietatik babesteko tresnak lortzen laguntzea. Programa honen asmoa, batez ere, eskolaz kanpoko jarduera osasungarri eta positibo bat modu egonkorrean bermatzea da, horrelako jarduerak egiteko zailtasun sozioekonomikoak dituzten haur eta nerabeentzat. Eskolaz kanpoko jardueren eremua jarduera horietatik kanpo geratzen ari den kolektibo baten garapen integralerako aukera-eremutzat hartzen dugu. Adierazle Sozio Ekonomiko (ASE) apalak dituzten Bizkaiko 2 ikastetxe aukeratuko dira jardueretarako.
Proiektu honek kirol-jardueretarako aukera eta sarbidea emateaz gain, adingabeen autoestimua, trebetasun sozialak eta etorkizuneko aukerak indartu nahi ditu. Baina, batez ere, programaren egonkortasuna eta ikastetxeetan irautea bilatzen du.