BBK Kunan planeta salbatzera ausartzen zara?

Planet Rescuers Minecraft Education Edition bideojoko bat da, 8 eta 12 urte bitarteko haurrek beren sormena eta berrikuntza jasangarritasuna sustatzeko erabiltzen ikas dezaten pentsatua.

Joko honetan, jokalariak denboran zeharreko bidaia batean murgiltzera gonbidatzen dira, hainbat agertoki eta misioren bitartez, non kontzeptu abstraktuak erreal bihurtzen diren.
Esperientzia honetan, ingurumena babestearen garrantzia, elektrizitatea sortzeko moduak, energiaren kontsumo arduratsua egitea edo parke eoliko bat nola eraiki ikasiko dute.

Planeta salbatu nahi baduzu, BBK Kunara hurbildu eta 0 solairuan (Plaza) dugun ordenagailuetako batean jolasten hasi besterik ez duzu egin behar. Jokoa guztiz doakoa da eta jarraibide txiki batzuk ditugu saiatu nahi duen edonoren eskura.

Anima zaitez!
Planet Rescuers Siemens Gamesaren proiektu bat da.