Unesco Etxea Foroa

BBK Kuna izan da maiatzaren 25ean egin zen “Hurbilketa bat 2030 Agendatik Euskadiko kolektibo kaltetuetara” jardunaldi birtualean parte hartu zuten erakundeetako bat.Unesco Etxeak bultzatuta eta pertsona guztiak, batez ere egoera ahul edo zaurgarrian daudenak, erdian jartzera bideratuta, jardunaldiaren helburua izan zen Euskadin eskubideak urratzen zaizkien taldeen errealitateak ikertzea, baita kolektibo, komunitate eta taldeen arteko proposamen komunak identifikatzea ere, pertsona guztiak kontuan hartuko dituzten politika publikoen eraikuntzan dauden erronkei erantzuteko, salbuespen barik.