4.000 litro ur kilo bat arroz lortzeko

Ura da planetako ondasunik preziatuena eta bizi-mota guztietarako ezinbestekoa da.   Izaki bizidun guztiek ─gizakiek, landareek eta animaliek─ ura behar dute bizirauteko.  Horregatik, bere kudeaketaren etorkizuna gure planetaren etorkizuna da, eta Nazio Batuek 2030 Agendan ezarritako erronketako bat da. 6GJH: Uraren erabilgarritasuna eta bere kudeaketa iraunkorra eta guztiontzako saneamendua bermatzea.

Ura da garapen iraunkor edo jasangarriaren muina, eta funtsezkoa da garapen sozioekonomikorako eta ekosistemen osasunerako.

Nazio Batuen azken txostenaren arabera, munduko ur-ateratze guztien % 72 nekazaritzarako erabiltzen dira, % 16 udalerriek erabiltzen dute etxeetarako eta zerbitzuetarako, eta % 12 industriek.

Bazenekien kilo bat arroz ekoizteko XXX litro behar direla? Oro har, 3.000 eta 5.000 litro ur behar dira kilo bat arroz ekoizteko, 2.000 litro kilo bat soja, 900 litro kilo bat gari, 500 litro kilo bat patata, eta 15.000 litro ur kalitate oneko haragi xerra bat ekoizteko.

Ura balio handiko baliabidea da, eta babestu eta baloratu egin behar dugu. Mundu mailako ur-eskaria (ur-ateratzeetan) % 55 handitzea aurreikusten da 2050erako.

“Pertsona eta erakunde publiko eta pribatu guztiek egin dezakegu zerbait uraren kontsumoaren gaineko inpaktua minimizatzeko” azaldu du AQUADATeko Jorge García del Arcok, eta etxeko esparruan uraren kontsumoa murrizteko aholku batzuk eman dizkigu, horrek, gainera, fakturan euro batzuk aurrezten ere lagunduko digu-eta.

  1. Arropa-garbigailua beteta dagoenean jarri. Etxeko ur-kontsumoaren iturri nagusietako bat da. Eco programak erabili eta fabrikatzailearen betetze-gomendioei jarraitu.
  2. Ez garbitu platerak ontzi-garbigailuan sartu aurretik, ez dago horren beharrik eta. Ziurtatu beteta dagoela martxan jarri aurretik, eta beti Eco programak erabili.
  3. Dutxatu zaitez abesti batekin. Lehenetsi dutxa eta ez bainua, eta jarri abesti bat zure dutxaren iraupena kontrolatzeko. Gehienez 2-3 minutu bitartean iraungo duen kanta bat aukeratu behar duzu, eta denbora horretara mugatu.
  4. Dutxa-burua aldatu. Dutxa-buru batzuek ura aurrezten laguntzen dute, eta, aldi berean, sentsazio atsegina eragiten dute.
  5. Erabili ur-emaria murrizteko gailuak txorrotan. Sistema hauek oso instalazio errazekoak dira, eta % 18 eta % 47 artean aurrezteko aukera ematen dute.
  6. Ez alferrik galdu janaria. Gure etxeko elikagai guztiek ehunka litro ur behar izan dituzte ekoizteko eta gureraino iristeko. Ez alferrik galdu janaria, ez bota eta ondo kudeatu elikagaiak.
  7. Berrerabili arropa. Arropa ekoizteak sekulako ur-gastuak sortzen ditu.  Berrerabili, birziklatu eta ez erosi erabiliko ez duzun arroparik.
  8. Kontrolatu energia-kontsumoa. Energia-kontsumoa murrizten baduzu, ur-kontsumoa murriztuko duzu, baliabide hori beharrezkoa baita energia-mota guztiak sortzeko.

Oso garrantzitsua den arren, ur-kopuruarena ez da baliabide honen inguruan dugun erronka bakarra. Kalitatea bermatzea eta klima-krisia ere kontuan hartu beharreko funtsezko alderdiak dira. Hurrengo aldietan landuko ditugu horiek, ikasten jarraitzeko.