BBK ODS Eguna: kulturaren eta aisialdiaren bidez Garapen Jasangarrirako Helburuen garrantzia azpimarratzeko eguna
Irailaren 23an, larunbata, BBK ODS Egunaren bigarren edizioa izan zen, eta jarduera, jolas, tailer, moda, musika, antzerki, kultura eta aisialdiz bete zen Casilda Iturrizar parkea, protagonista argi batzuekin: Garapen Jasangarrirako Helburuak.
Ia hogei proposameni esker, BBK GJH Egunera batu zen adin guztietako jendeak benetan gozatu zuen, eta bertako programazioan aitzakia ezin hobea aurkitu zuen tokiko kultura-eragileek modu jasangarrian ekoitzitako kalitatezko proposamenez betetako egun bat igarotzeko, erronka nagusi batekin: BBK GJH Eguna parte hartzeko egun bihurtzea gizon eta emakume guztiontzako proposamenekin.
Iluntzean, KUNA Fest iritsi zen, non Supercremalleras, Olaia Inziarte eta Bulego-k kontzertu bana eskaini zuten eta musikaz eta giro onez bete zuten Guggenheimeko Zabalgunea.
Horrela, aurten ere, dibertsioa, aisialdia, elkartasuna eta dibulgazioa elkarri lotuta egon ziren, kasualitatea ez den data batean. BBK GJH Eguna bat zetorren beste urteurren garrantzitsu batekin, 2015eko irailaren 25a, orduan Nazio Batuen Batzar Nagusiak aho batez onartu baitzuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda, pertsonen, planetaren, oparotasunaren eta bake unibertsalaren aldeko ekintza-plana.
BBK GJH Egunak ezin era bikainagoan esan zion agur bigarren edizioari, eta dagoeneko egunak zenbatzen hasia dago hurrengo edizioa martxan jartzeko, kaleetara GJHak ateratzen jarraitzeko eta mundu hau hobea egite aldera konpromisoa duten pertsonak batzen jarraitzeko, elkarrekin urrunago iritsiko gara eta.