Teknologiak ere lagun dezake GJHetan

Teknologiak berebiziko garrantzia du mundu iraunkor edo jasangarriagorantz aurrerapena bizkortzeko, eta, aldi berean, funtsezko motorra da Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) lortzeko bidean aurrera egiteko. Helburu horiek, Nazio Batuek ezarriak, erronka kritikoei aurre egiteko dei globala dira.

Artikulu honetan, aipatutako helburuak lortzen mundu teknologikoak zelan laguntzen duen aztertuko dugu, eta hainbat arlotan dituen onurez hitz egingo dugu.

Eraldaketa digitala eta GJHak

Garapen ekologikoaren helburuei eraginkortasunez heltzeko dugun gaitasuna irauli du eraldaketa digitalak. Funtsezko arlo batzuk nabarmenduko ditugu, non teknologiak aliatu estrategikoak diren:

Pobrezia eta gosea desagerraraztea

Teknologiak finantza-zerbitzuetarako, lan-trebakuntzarako eta merkataritzarako sarbidea zabaltzen die baztertutako erkidego edo komunitateei. Gainera, elikagaien hornikuntza-katearen kudeaketa optimizatzen du, hondakinak murriztuz eta baliabideak gehien behar dituztenengana iristen direla ziurtatuz.

Osasuna eta ongizatea

Telemedikuntzak eta osasun mugikorreko aplikazioek zerbitzu medikoak eskuratzeko bidea hobetzen dute urruneko eremuetan, eta hori funtsezkoa da arreta mediko eraginkorra izateko eta gaixotasunak prebenitzeko.

Kalitatezko hezkuntza

Online hezkuntzak eta ikaskuntza digitalerako plataformek kalitatezko hezkuntzarako sarbidea demokratizatzen dute, eta teknologia aurreratuak erabiltzen dituzte, hala nola adimen artifiziala eta errealitate birtuala, irakasteko eta ikasteko modua eraldatzeko.

Genero-berdintasuna

Mundu digitalak, bereziki Interneterako konektibitateak, informazio- eta aukera-arrakalak murrizten ditu, eta hori erabakigarria da funtsezko zerbitzuak eta aukera ekonomikoak eskura izateko dauden desberdintasunei aurre egiteko.

Ur garbia eta saneamendua

Mundu teknologikoak baliabide hidrikoen kudeaketa eraginkorra eta azpiegituretan arazoak goiz detektatzea ahalbidetzen du, ur garbia eta saneamendua eskuratzeko aukera bermatuz.

Energia eskuragarria eta ez kutsatzailea

Energia berriztagarriak, hala nola eguzki- eta haize-energiak, karbono-emisioak murrizten ditu eta energia garbiaren hornidura etengabea bermatzen du.

Lan duina eta hazkunde ekonomikoa

Ekonomia digitalak enpleguak sortzen ditu eta hazkunde ekonomikoa sustatzen du, industrian automatizazioa eta eraginkortasuna bultzatzeaz gain.

Industria, berrikuntza eta azpiegitura

Teknologiak berrikuntza eta azpiegitura jasangarrien garapena bultzatzen du. Horrela, adibidez, energia-kontsumoa optimizatzen duten eta argiztapena eta klimatizazioa kontrolatzeko sentsoreak erabiltzen dituzten eraikin adimendunak agertzen dira. Era berean, garraio jasangarria agertzen da ibilgailu elektrikoen erabilerarekin.

Hiri eta komunitate ekologikoak

Airearen kalitate-sentsoreetatik abiatuta hiri adimendunak eta jasangarriak sortzen laguntzen du teknologiak; sentsore horiek atmosferaren kutsadurari buruzko datuak biltzen dituzte denbora errealean. Gainera, hondakinen kudeaketa adimendunak, zabor-edukiontzietan sentsoreak jarrita, horien edukiera monitorizatu eta alertak bidaltzen ditu bildu behar direnean.

Beste adibide batzuk

Deskribatutako guztiez gain, mundu teknologikoa aliatu estrategikoa da GJHak betetzea lortzeko, produkzioan eta kontsumoan eta klima-aldaketaren aurkako borrokan arduratsuak diren praktiketatik abiatuta.

Era berean, jarraipen- eta kontserbazio-teknologiak itsaspeko eta lehorreko bizitza babesten du, eta justizia eta gobernantza ona indartzen ditu. Gainera, erronka komunei aurre egiteko elkarrekin lan egiten duten pertsonak eta erakundeak konektatzen ditu.

Ondorioz, ikusi dugun bezala, teknologiak funtsezko aliatuak dira GJHak lortzeko bidean. Izan ere, erronka globalei heltzeko eta hainbat sektoretan eraginkortasuna hobetzeko duen gaitasunak ezinbesteko tresna bihurtzen du. Ez dezagun ahaztu eraldaketa digitala funtsezkoa dela XXI. mendeko erronkei aurre egiteko eta iraunkortasun edo jasangarritasuna nagusi izango den etorkizuna pertsona guztientzat lortzeko.