Kultura zeharkako ardatz gisa GJHetan
GJHak eta kultura
Baliteke kultura eta jasangarritasuna ez identifikatzea, baina harreman intrintsekoa dago bi alderdien artean. Adibidez:
- Kultura-sistema hainbat beharrizan dituen ingurune batean integratuta dago. Gainera, behar bezala kontserbatzen lagundu behar du, eta larrialdi klimatikoaren garrantzia azpimarratu.
- 2030 Agendan nabarmentzen da, kulturari esker, errazagoa dela garapen jasangarriari buruzko ikuspuntu global bat hartzea.
- Kultura, berez, erlazionaturik dago eta sistema batzuen mende, besteak beste, osasun- edo hezkuntza-sistemaren mende. Ingurumenarekiko errespetua denek kontuan hartzen badute, emaitza hobea izango da.
- Edozein kultura-zerbitzuk jasangarritasunarekin lotutako alderdiak sartu behar ditu hasierako diseinuan, egituran eta funtzionamenduan.
Zer adierazten du 17. GJHak?
Hori da kultur sistemarekin lotura handiena duen helburua. Oinarrizko printzipioak honako faktore hauetan laburbiltzen dira:
- Herrialdeen artean lankidetza hobetzea, kulturarako sarbidea errazten duelarik.
- Herrialde garatuek hobetzeko fasean daudenei laguntzea ahalbidetuko duten teknologiak eta kultura-sistemak sustatzea.
- Teknologia-banku bat sortzea, horren erabilera sustatzeko eta jasangarritasunaren kultura ezagutarazteko.
Zelan irits daiteke kultura-sistema GJHetara?
Edozein ekintzaren izendatzaile komunak sektorearen erabateko iraunkortasun edo jasangarritasuna izan behar du. Garrantzitsua da balioestea…
- Sistema bakoitzak eragile ugari inplikatzen dituela, eta horien ekintza koordinatu egin behar dela.
- Plan global bat taxutu behar dela ezarritako helburuak lortzeko: kalitatezko hezkuntza (4. GJH), lan txukuna eta hobekuntza ekonomikoa (8. GJH), desberdintasunen murrizketa (10. GJH) eta bake, justizia eta erakunde sendoekin zerikusia duen guztia (16. GJH).
Ekintza kultural jasangarrirako gakoak
Kultur ekintzatik garapen jasangarrirako helburuak lortzeko, Unescok adierazten duen bezala, honako aukera hauek baloratu behar dira:
- Ondare materialari buruzkoak. Adibidez, liburutegiak, museoak, artxiboak, arkeologia eta monumentuak.
- Ondare immateriala kudeatzen dutenak. Tradizioa, jaiak, artisautza eta abar aztertzea.
- Arte eszenikoak, hala nola pintura, eskultura eta argazkigintza.
- Arte musikalak, zinema, literatura eta ikus-entzunezko kultura.
- Arkitektura eta diseinua, ez luketenlarik ingurune zuzenenaren oreka naturala hautsi behar.
- Bitarteko digitalak eta komunikaziokoak.
- Publizitatea (batez ere, inguruko ekosistema alda dezaketen ingurune fisikoetan egiten dena).
Dagokion aukeraren arabera, hautatutako sistemak honako propietate hauek izan behar ditu:
- Banakako edo taldeko gaitasunak, komunitate bakoitzaren sustrai kultural eta historikoekin bat egiten dutenak, sortzea.
- Adierazitako garapen jasangarrirako esparrura egokitzen den kultura-kudeaketa hautatzea.
- Sistemaren ekarpena ingurunearekiko oreka mantentzeko eta ingurumenarekiko errespetua sustatzeko.
- Kultura-eskubideak bermatzea, betiere pertsona bakoitzaren adierazpen- eta kultura-askatasuna errespetatuz.
- Elkartasuna eta konpromisoa sustatzea oinarrizko eskubideak defendatzerakoan, 17. GJHan azaltzen den bezala.
Azken batean, kultura eta GJHak elkarri lotuta daude horiek gauzatzen direneko ingurunea kontuan hartzen duten kultura-planak eta -jarduerak diseinatzerakoan. Dena dela, 2030 Agendan aurreikusitako helburuak bete behar dira, eta kultura-ekintza bakoitzak jasangarritasunaren garrantzia ahaztu ez dezan lortu behar da.