Design Thinking-aren aukerak GJHen estrategiei ekiteko
Startupen eta enpresaren mundura aplikatuta, Design Thinkingak bere eraginkortasuna erakutsi digu hainbat arlotan irtenbide sortzaileak proposatzeko orduan. Horregatik, oso metodologia egokia da Garapen Jasangarrirako Helburuek (GJH) planteatzen dituzten erronkei ekin edo heltzeko. Etengabe aldatzen ari den mundu honetan jasangarritasunaren erronkei aurre egiteko beste modu bat da.
Zer da Design Thinking?
Pertsonengan oinarritutako arazoen konponbideak diseinatzen dituen metodologia da. Horretarako, diziplina anitzeko ikuspegia planteatzen du. Hala, hainbat tresna, prozesu, mapa mental eta diseinu-teknika biltzen ditu, gizarte-zientzia, psikologia edo ingeniaritzatik datozen beste batzuekin batera. Kasu bakoitzean planteatzen diren erronkak identifikatzea, definitzea eta jorratzea du helburu. Beraz, diziplina anitzeko lantaldeek erabiltzen duten metodologia da.
Desing Thinking-aren faseak GJHei aplikatuta
Bost fase ditu:
- Enpatia: Maila globalean, pertsonen beharrizanak, lortu nahi dituzun helburuak eta horretarako dituzun oztopoak ulertzea da kontua. Elkarlanerako metodologia denez, elkarrizketara jotzen da, eta eragileen parte-hartzea sustatzera. Azken batean, haren egitekoa da GJH bakoitzaren atzean dauden arrazoiak ulertaraztea zuri. Zuzenean elkarreraginean jarduteko aukerarik ez baduzu, ikerketa sakona sustatu behar du taldeak.
- Arazo zehatzaren definizioa: Horrela, hipotesien zirriborroan eta soluzioen planteamenduan parte hartzera gonbidatu dezakezu taldea.
- Ideiak plazaratzea: Metodologia honetan erabateko askatasuna bultzatzen da. Horrek esan gura du fase honetan ez dagoela ideia zuzen edo okerrik, on edo txarrik. Izan ere, sormen-prozesuaren hasiera da eta, beharbada, lehenengoak ez dira distiratsuenak izango. Hala ere, pazientziaz, horiek ere iritsiko dira. Egokiena brainstormingera jotzea da, eta bakoitzak proposatutakoa panel batean idaztea. Pentsa ezazu baten ideia bestearen jenialtasunaren inspirazioa izan daitekeela.
- Prototipoak egitea: Prototipoek forma desberdinak har ditzakete. Hautatutako ideien baliozkotasuna eta eraginkortasuna frogatzea da helburua. Horretarako, oso baliagarria da iritzi publikoaren mende jartzea, horrela erakundekoak ez diren beste pertsona batzuek beren ikuspuntuak eman ditzakete-eta.
- Ebaluazioa: Fase hau oso garrantzitsua da eta etengabe inplementatu behar da. Horrela, ekipoarekin garatu duzun eredua etengabe hobetu daiteke. Horrela bakarrik iritsiko zara azken soluzio idealera.
Zer ekarpen egiten die Desing Thinking-ak GJHei?
Iraunkortasun edo jasangarritasun-estrategiak abian jartzea errazten du eta aldaketa kudeatzeko prozesuak bultzatzen ditu. Hau oso erabilgarria da, batez ere gobernuetan eta enpresa handietan. Horrela, GJHak ezartzea erraztuko duen jarrera hobea hartzeko aukera ematen du.
Bere tresnei esker, erakundeek beren lehentasunak ezarri eta estrategiak zehaztu ditzakete, bere talde guztien laguntzarekin. Beraz, zure enpresan jasangarritasunaren arduraduna baldin bazara, honako zeregin hauetan jarri beharko duzu arreta:
- GJHak erakundearen helburuekinlerrokatu edo bat etorraraztea.
- Enplegatu guztiak estrategiak lantzen inplikatzea eta, horrela, ahalik eta sormen handienaren alde egitea.
- Fase bakoitzean emaitzak langileei eta zuzendariei azaltzea. Horrela, partaide sentituko dira eta konpromiso handiagoa hartuko dute proiektuarekin.
- KPI (ingelesez, Key Performance Indicator) edo jardunaren funtsezko adierazleak ezartzea.
Azken batean, Design Thinking ezin hobea da GJHak lortzera bideratutako estrategiak definitzeko. Metodologia horrek, arreta pertsonengan jartzeaz gain, konponbide berritzaile eta sortzaileak bilatzen ditu arazo konplexuetarako, alde guztiak tartean sartuz. Beraz, oso parte-hartzailea da eta konplizitate-lotura handiak sortzen laguntzen du.