BBK KUNAk Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) bultzatzen ditu ETEetan
Garapen Jasangarriko Helburuak ETEen plan estrategikoetan sartzeko programa bat bultzatu dute BBK KUNA, Cebek eta Bizkaiko Foru Aldundiak.
Martxoaren 2an hasiko den online ikastaro honen bidez, prestakuntza eta aholkularitza eskainiko zaie parte hartzen duten ETEei, GJHak plan estrategikoetan sartzea errazteko.
GJHen Ekintzarako Hamarkadan gaude, eta datozen urteetan, gobernuak Garapen Jasangarriko Helburu horiek lortzen saiatuko dira. Sektore pribatuak, erakundeek, gizarte zibilak eta, jakina, enpresa txiki eta ertainek ere lagundu dezakete horiek bizkorrago lortzen; izan ere, ondo kudeatutako enpresa batek jasangarria izan behar du ekonomikoki, baina baita sozialki eta ingurumenari dagokionez ere.
BBK KUNAk, Bizkaiko erronkei aurre egiteko konponbide-faktoriak, jarduera hau bultzatzen du, bere egoitza izango den eraikina birgaitzeko lanek aurrera jarraitzen duten bitartean. Nazioartean zentro aitzindaria, gizarte-eraldaketari, auzoaren parte-hartzeari eta gizarteko eragile guztien ─herritar, unibertsitate eta ikerketa-zentro, administrazio publiko eta enpresa pribatuaren─ baterako lanari aplikatutako ikerketarekin.