1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
Loading Ekitaldiak

Haurkuna: Nire auzo jasangarria

JOLAS GEOMETRIKOAK .

Data 11/05/24

Ordua 17:30 – 18:30h

Lekua BBK Kuna

11. GJHaz, hiri eta komunitate jasangarriei buruzkoaz, berba egingo dugu, nola lagun dezaketen beren etxea jasangarriagoa egiten: plastikoak birziklatzen lagunduz, paperezko ontziak aukeratzea gogoratuz eta poltsen erabilera murriztuz. Ondorengo jardueraren bidez biziko dugu hori: parte-hartzaile bakoitzari 9 espazio (karratu) dituen etxe baten txantiloia ematen zaio, eta lore, bizikleta, garraio publiko, eguzki-plaka, birziklatzeko edukiontzi, auzoko denda, elikagai fresko eta abarren marrazkien txantiloiak jarriko dira beraien esku, txikiek margotu ditzaten eta gero etxeko leihoetan itsatsi.

Ondoren, kartoi mehe berdearekin, etxeko pertsianak jarri eta leihoen gainean itsatsiko dira, eta altxatzean, zein jasangarritasun-mezu topatzen dugun ikusiko dugu.

Amaitzeko, gure etxetxo guztiak elkartu eta gure auzo jasangarria ikusiko dugu.

Partekatu

Próximos eventos

Ekitaldi guztiak

BBK ARTEGILEAK ERAKUSKETA

Egoitza artistikoa Bizkaiko gizarte-zentroetan, BBK Fundazioak bultzatuta eta ANTespacio erakundeak koordinatuta

FILANDÓN  BBK ARTEGILEAK

Arratsalde bat pasatu nahi duzu hari, orratz eta konfidentzien artean?

Otras Infancias

Argazki-erakusketa

Skip to content