Haurkuna: EtorkizunARTE
TAILER ARTISTIKOA
JOLAS KOOPERATIBOAK
14. GJHaz, urpeko bizitzaz, hitz egingo dugu, gure itsaso eta hondartzak nola dauden eta haiek babesteko zer egin dezakegun. Gero, jolasean elkartasun-olde bihurtuko gara, eta gure itsasoa garbituko dugu proba-joko honekin. Eremu bat itsaso gisa itxiko dugu, klarionaz zirkulu handi bat margotuz. Zeta-paper beltz, urdin eta grisez bolak egingo ditugu. Dena zirkuluan jarri eta jokoa hasiko da.
Errepikatu egingo dugu ea hasierako denbora hobetzea lortzen dugun.