Haurkuna: Zaporearen esploratzaileak
Zentzumen-jolasa
Egoitza artistikoa Bizkaiko gizarte-zentroetan, BBK Fundazioak bultzatuta eta ANTespacio erakundeak koordinatuta
Zer gertatzen da artea museoetatik ateratzen denean gure udalerrien bihotzean kokatzeko? BBK KUNAk BBK ARTEGILEAKen 2025eko edizioaren erakusketa hartu du, sorkuntza artistikoa, batez ere, prozesu partekatua dela erakusten duen ekimena. BBK ARTEGILEAK, Herriz Herri programaren barruan, BBK Fundazioak bultzatutako eta ANTespacio erakundeak koordinatutako Bizkaiko gizarte-zentroetako egoitza artistikoa da. Hiru hilabetez, bost artistak eskuz esku lan egin dute hainbat udalerritako erabiltzaileekin, ez artea “irakasteko”, baizik eta entzumenetik, enpatiatik eta horizontaltasunetik elkarrekin sortzeko. Erakusketa hau bidaia horren emaitza da: prozesuen katalogo bat, non marrazketak, musikak, joskintzak eta argazkigintzak komunitatea sortzeko eta eguneroko espazioak esperimentazio leku bihurtzeko balio izan duten.
Inaugurazio data: otsailak 10
Erakusketa egunak: otsailaren 10etik martxoaren 8ra
Ordutegia: Inaugurazioa 17:00etatik 19:30era// Expo 9: 00etatik 21:00etara
