Etorkizuneko liderrak: Bizkaiko gazteak hezten gizarte-eraginerako

Erronkaz beteriko mundu honetan, gazteen energia eta ideiak Bizkaiko aktiborik handiena dira. Baina, zelan bihurtzen dugu potentzialtasun hori gure gizartea eraldatuko duen ekintza? Hezteko modu berri batean dagoerantzuna,hau da, gaurtik aurrera aldaketa gidatzeko gai izango diren herritar aktiboen prestakuntzan. Zatoz gurekin gure herrialdean etorkizuneko liderrak zelan ari diren eratzen ezagutzera.

Gazteak, aldaketaren motorra Bizkaiaren etorkizunerako

Bizkaiko gazteak ez dira etorkizuna bakarrik, gure gizartea eraldatzeko potentzialtasun edo gaitasuna duen orainaldi aktiboa ere badira. Beraien energia, sormena eta ikuspegia funtsezkoak dira gure garaiko erronka handiei aurre egiteko. Baina gaitasun edo ahalmen hori benetako inpaktu bihur dadin, asmo onak baino gehiago behar dituzte: aldaketa gidatzeko tresnak, guneak eta konfiantza behar dituzte.

Gakoa herritartasun aktiborako hezkuntza da, teoriatik haratago doan prestakuntza, konpromisoa, pentsamendu kritikoa eta zuzeneko ekintza sustatzen dituena. BBK Kunan, Bizkaiko gizarte-berrikuntzarako gunean, ahalmen horretaz konbentzituta gaude. Horregatik, ikaskuntza- eta ekintza-ekosistema bat bultzatzen dugu, non gazteak diren protagonista.

Etorkizuneko liderrak hezten edo prestatzen ari gara zenbait ekimenen bidez: Googaz, beren sormen-proiektuak oinarri sozial batekin sortzen laguntzen diena; edo The Future Game, etorkizuneko erronkei aurre egiteko erronka botatzen dien murgiltze-esperientzia; edo burua ireki eta elkarrizketa sustatzen duten kultura-jardueren agenda.

Zer esan nahi du “herritar aktiboa” izateak XXI. mendean?

Herritar aktiboa izatea lau urtean behin bozkatzea edo oinarrizko betebeharrak betetzea baino askoz haratago doa gaur egun. Gizartearen eraikuntzan rol protagonista hartzea esan gura du, gure ekintzek, txikiak diruditen arren, gure komunitatean zuzeneko eragin dutela ulertuta.

Parte-hartzeaz haratago: komunitatearekiko konpromisoa

Herritar aktibo batek ez du itxaroten beste batzuek arazoak konpondu arte. Bere ingurua behatu, beharrizanak identifikatu —adibidez, bere auzoko adinekoen bakardadea, klima-aldaketak gure kostaldean duen inpaktua— eta konponbidearen parte sentitzen da. Ongizate kolektiboarekiko konpromiso boluntarioa eta kontzientea da, Bizkaia hobea guztion erantzukizuna delako uste sendotik sortua.

Funtsezko trebetasunak: pentsamendu kritikoa, enpatia eta lankidetza

Konpromiso hori ekintza eraginkor bihurtzeko, funtsezkoa da zenbait trebetasun garatzea:

  • Pentsamendu kritikoa: errealitatea sakon aztertzeko, gauzen zergatia zalantzan jartzeko eta arazo baten sintomekin bakarrik ez geratzeko.
  • Enpatia: beste pertsona batzuen bizipenekin konektatzeko, haien beharrizanak ulertzeko eta benetan baliagarriak eta errespetuzkoak diren irtenbideak diseinatzeko.
  • Lankidetza: erronka konplexuak ezin direlako bakarka konpondu. Taldean lan egiteko, entzuteko eta talentuak gehitzeko gaitasuna funtsezkoa da inpaktu erreala eta iraunkorra sortzeko.

Horiek ez dira sortzetiko trebetasunak, baizik eta praktikarekin entrenatzen eta indartzen diren gaitasunak.

Gizarte-liderrak prestatzea: gizarte-berrikuntzaren ikuspegi praktikoa

Teoria garrantzitsua da, baina benetako gizarte-lidergoa ekintzan eratzen da. Horregatik, praktika eta esperientzia ardatz dituen hezkuntza-ereduaren alde egiten dugu BBK Kunan. Kontua ez da gizarte-aldaketari buruz irakastea bakarrik, baita gazteek aldaketa hori gauzatu dezaten baldintzak sortzea ere.

“Eginez ikastea”: teoriatik eragin erreala duten proiektuetara

Googaz bezalako programak ikuspegi horren adibide ezin hobeak dira. Eskola magistralen ordez, gazteek taldean behar egiten dute kezkatzen dituen gizarte-arazo bat identifikatzeko, eta beren sormen-proiektua diseinatu, prototipatu eta plazaratu egiten dute. Prozesu horren bidez, metodologia ikasteaz gain, erresilientzia, sormena eta kudeatzeko gaitasuna ere garatzen dituzte. Helburua argia da: ideiatik inpaktu positiboa eragingo duen proiektu ukigarri batera igarotzea.

Elkarrizketarako eta esperimentaziorako gune seguruak sortzearen garrantzia

Sormena eta lidergoa sor daitezen, gazteek seguru sentitu behar dute beren ideiak adierazteko, huts egiteko eta akatsetatik ikasteko. BBK Kunan, eta The Future Game bezalako ekimenen bidez, konfiantzazko inguruneak sortzen ditugu, non eztabaida eta ikuspegien trukea sustatzen den. Gune horiek ideia-laborategiak dira, non porrotaren beldur barik esperimentatu dezaketen, eta hori ezinbesteko baldintza da benetako berrikuntzarako.

Mentoreen zeregina eta belaunaldien arteko konexioa

Inor ez da jaiotzen lider izaten jakinda. Laguntza funtsezkoa da. Horregatik, gazteak hainbat sektoretako mentore eta profesionalekin konektatzen dituzte gure programek. Belaunaldien arteko lotura horrek ezagutza teknikoa eta esperientzia emateaz gain, inspirazioa, kontaktuak eta bidean aurkitzen dituzten oztopoak gainditzeko funtsezko laguntza ere ematen die.

Etorkizuna parte-hartzailea da: Bizkaiko gazteei egindako deia

Bizkaiaren eraldaketa ez da ikusteko espektakulu edo ikuskizun hutsa izango; lehen pertsonan bizitzeko eta eraikitzeko prozesua izango da. Eta eraikuntza horretan, gazteen parte-hartzea ez da aukerakoa, ezinbestekoa baizik. Etorkizuna zuen eskuekin diseinatu eta aktibatzen da.

Zelan has daitezkeen gazteak aldaketa sortzen

Aldaketa bat sortzeko ez da beharrezkoa plan maisu batekin hastea. Lehen urratsa askoz errazagoa da: jakingura, jakin-nahia. Behatu zure ingurua: auzoa, institutua, lagun-taldea. Berba egin kezkatzen edo inspiratzen zaituenari buruz. Ezagutu interesatzen zaizkizun kausak eta ausart zaitez hobekuntza txikiak proposatzera. Lider sozial handi bakoitza itaun edo galdera soil batekin hasi zen: “Eta hau beste modu batera egiten badugu?”.

Bat egizu mugimenduarekin: ekimenak eta aukerak BBK Kunan

BBK Kunan hurrengo urrats hori ematen lagundu gura dizugu. Ez duzu bakarka egin behar. Biharko erronkak konpontzeko gaitasuna entrenatu nahi baduzu, The Future Game zure zain dago. Eta, beste barik, inspirazio bila bazabiltza eta zure kezkak dituzten beste pertsona batzuekin konektatzeko leku baten bila bazabiltza, gure kultura-agenda irekita dago beti.

Komunitate honetan modu aktiboan parte hartzera animatzen zaitugu. Jarrai iezaguzu, parte hartu eta aktiba ezazu amesten duzun Bizkaia eraikitzeko duzun potentzialtasun edo gaitasun izugarria.

Bizkaia bidezkoago eta dinamikoagoa elkarrekin eraikitzea

Etorkizuneko lidergoa ez da heredatzen, eraiki egiten da. Ekintzan, lankidetzan eta inguratzen gaituzten erronkei irtenbideak proposatzeko ausardian eratzen da.Ikusi dugunez, herritartasun aktiboan heztea da Bizkaia kontzienteago eta parte-hartzaileago baten alde egin dezakegun inbertsiorik onena.

BBK Kunan, gure konpromisoa irmoa da: katalizatzailea izaten jarraitzea, bertan talentu gazteak gizartea eraldatzeko tresnak, konfiantza eta inspirazioa topa ditzan. Etorkizuna ez da itxaron behar den zerbait, aktibatu egin behar da. Eta aktibatzen ari gara elkarrekin.