BBK Kunari buruz

BBK Kuna, GJHen Etxea, gizarte-berrikuntzarako gune bat da, eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) lotutako hainbat eragilek parte hartzen dute bertan, etorkizuneko erronkei erantzungo dieten era askotako irtenbideak eskaintzeko Bizkaiko gizarteari.

BBK beti egon da Bizkaiko errealitateari lotuta, eta bertoko erronkak konpontzen ibili da. 100 urte baino gehiagoz, Bilbok eta Bizkaiak unean-unean izan dituzten premia edo beharrizanei erantzuteko proiektuen buru izan da. Gizartea gero eta konplexuagoa da, eta erronka horiek ere bai.

GJHen Etxeak proiektu berritzaileak sustatzen ditu Bilbo Zaharraren bihotzetik, hainbat erronkari irtenbideak emateko, adibidez, adinekoen zahartze eta bakardadeari, klima-aldaketari, iraultza teknologikoari, hirien eraldaketari, edo migrazioari. Agenda 2030ari lotutako erronkak dira, inor atzean utzi barik gizarte gisa hazten jarraitu ahal izateko gainditu beharrekoak.

Helize laukoitza

Elkarrekin eta era transdiziplinarrean lan egiten dugu gizarteko eragile guztiekin: herritarrekin, unibertsitate eta ikerketa-zentroekin, administrazio publikoekin eta enpresa pribatuekin.

Parte hartzeko metodologiak

Parte hartzeko hainbat formaturen alde egiten dugu, sexu-berdintasuna sustatuz eta modu inklusiboan, beti elkarlanean sortutako hainbat proiektu-motaren bidez: Kuna Lab, Herritarren Partaidetza eta Prestakuntza.

Think Tank

Parte hartzeko gure proiektu guztien buruan Think Tank metodologia edo ideia-laborategia dago; hor parte-hartzaile bakoitzak bere ezaupideak eta ideiak azaltzen ditu, gizartearen erronkak aztertzeko eta konponbideak proposatzeko.

Etorkizunean pentsatzeko leku bat

Bizkaiaren etorkizunean erreferente izan gura dugu, eta horretarako gune ireki eta eraldatzaile bat daukagu, gizarte-sarean aldaketa positiboak eragiteko gai izango dena herritarren ahalduntzearen bidez.

Ikuspegia

BBK Kunaren ikuspegia eta arreta-guneak zehaztu edo definitzeko parte hartzen duten eragileak.

BBK Kuna proiektu inspiratzailea da, eta beste eragile batzuen esperientziaz elikatzen da, gizartearen hazkundean eta ongizatean lagunduko duten ekimenak garatzeko. Horretarako, BBK Fundazioaren eta BBK Kuna Institutuaren parte-hartzea dugu, maila estrategikoan zein operatiboan, lortu beharreko helmuga eta xedeak zehazteko eragile gisa.

  • BBK Fundazioa
  • BBK Kuna Institutua

Ekosistema

BBK Kunaren Gizarte Berrikuntzako ekosisteman parte hartzen duten eragileak.

BBK Kunan modu parte-hartzailean lan egiten dugu gizarteko eragile guztiekin, hainbat sozializazio-planen bidez, etorkizuneko erronkei era bateratuan erantzuteko.

Helize laukoitza:

  • Enpresa pribatua
  • Akademia eta ikerketa-zentroak
  • Herritar antolatuak
  • Herri Administrazioa

Prozesua

Ekosistema aktibatzeko faseak eta tresnak.

Gure lan-metodologia hiru fasetan banatzen da: lehena, entzutea, planteatutako erronka aztertu eta interpretatuko dugu fase honetan; bigarrena, bitartekaritza egitea eta parte hartzea, non konexioak sortu eta inpaktuko konponbideak garatuko ditugun; eta hirugarrena, aktibatzea, balioztatutako proiektuak modelizatu eta ezarri ahal izateko.

  • Entzutea
  • Parte-hartzea eta bitartekaritza
  • Aktibazioa

Eragina

Gizartean inpaktu edo eragina duten programak sortzera bideratutako ekintza errealak. Horren guztiaren ondorioz, enpresa berriak sustatu eta sortuko dira, auzoak parte hartuko du erakunde aholku-emaileen bidez, ikaskuntza-komunitateak eratu eta living lab-ak sortuko dira.

Aliantzak

Aliantza sendoak eraikitzen ditugu BBK Kuna Gizarte Berrikuntzan erreferente bihurtzeko.

Ikuspegi-partnerrak

Logo Copenhagen Institute for Futures Studies

Gizarte-berrikuntza eta tokiko errealitatea

BBK Kuna lan-metodologia

BBK Kunan Think Tank metodoaren aldeko apustua egiten dugu, hainbat gai diziplina anitzeko ikuspegitik jorratzeko baliabide gisa. Metodo horrek, era berean, eragileak motibatzen ditu ezaupideak modu praktikoan ikertu, konbinatu eta barneratzerako, 3 faseren bidez.

Entzutea

Globaletik tokikora eta makrotik mikrora

Funtsezko fasea da gizarte-erronkak ulertzeko, beraien inplikaziotik hasi eta duten garrantziraino. BBK Kunatik maila teorikoagoan hautatutako arreta-gune eta gaiak praktikara jaitsiko dira, eta aplikazio benetakoa izango dute fase honetan.

Neurtu eta parte hartzea

Mobilizatzeko eta irtenbideak eraikitzeko konektatzea

Bigarren fasea konponbideen eraikuntzari, erronkei eta ekosistemako harremanei lotuago dago. Helize laukoitza oinarri hartuta, lan-ingurune heterogeneoak sortzen ditugu, gizarte-erronka baten inguruan ikuspegi ezberdinak ziurtatuko dituztenak.

Aktibatzea

Prototipatu, inplementatu eta eskalatzea

Irtenbide posibleak zehaztu ostean, konponbide horiek aktibatzeko fasea sartzen da; izan ere, BBK Kunan ideiak martxan jartzea eta gizartean eragin positiboa sorraraztea bilatzen dugu. Erronken konponbide horiek modelizazio-fase batetik igarotzen dira, izan dezaketen eragina balioztatzeko eta, horrela, ezarri ahal izateko.

Historia duen eraikina

1916an eraiki zenetik, Ricardo Bastidaren eraikina, Casa Cuna (Sehaska Etxea), Bilbo Zaharraren erdian, erreferente bat izan da Bilbon eta Bizkaian ongizatea, aukera-berdintasuna, gizarteratzea eta eskolaurreko hezkuntza abangoardiakoa sortzeko.

1914 – 1916

Ricardo Bastidak Casa Cuna (Sehaska Etxea) eraiki zuen.

1916 – 1930

Casa Cuna (Sehaska Etxea) erreferente bihurtu zen Bilboko eta Bizkaiko familien ongizate, higiene eta zainketetan.

1930etik aurrera

San Antonio Casa Cuna (Sehaska Etxea) Haurtzaindegia irekitzea eta eredua Bizkaia osora zabaltzea.

2018

BBK-k lekua erabiltzeko ideia-lehiaketa ireki bat abiarazi zuen, eta “KUNA: muga-ekimenak asmatzeko eta garatzeko ekosistema” aukeratu zuen ideia irabazle gisa.

2018 – 2020

Proiektuaren diseinua, BBKren eginkizunera eta Bizkaiko errealitatera egokituz eragile adituekin batera BBK Kuna, etorkizunean pentsatzeko gunea, taxutzeko.

2021

BBK Kuna irekitzea.