BBK Kuna KUNA-CO PROIEKTUAK deialdia jarri du abian

BBK Kuna KUNA-CO PROIEKTUAK deialdia jarri du abian. Ekimen horren bidez, Euskadin oro har eta Bizkaian bereziki 2030 Agendari lotutako erronkei irtenbideak bilatzea helburu duten eta Bizkaian aldaketa bat eragingo duten berrikuntza-proiektuak bultzatu gura ditu erakundeak.

Horretarako, BBK Kuna Institutuaren bitartez, gizarteko hainbat eragileren elkarlana bultzatu gura du BBK-k, elkarren osagarri izan daitezen eta ahaleginak batu ditzaten emaitzarik onenak lortzeko.

Horrela, laguntza hauen onuradun izan daitezkeen berrikuntza-proiektuak beren lankidetza eragile anitzeko partzuergo baten bidez antolatzen duten erakundeek aurkeztu eta gidatu beharko dituzte. Partzuergo guztiek irabazi asmo bako erakunde bat gutxienez izan beharko dute beren barruan.

Partzuergoak gutxienez bi eragile izan behar ditu, arlo hauetakoren baten ordezkari:  unibertsitatea, enpresa, administrazio publikoa edo gizarte zibil antolatua. Koordinazioan, planteatutako gai eta erronketako bati buruzko ikerketa-proposamen bat aurkeztuko dute, baina ez ikerketa bakarrik, proiektu bakoitzak emaitza gisa gutxienez ekintza bat planteatu beharko du, transferigarria eta aplikagarria izango dena.

Erakundeetako batek gidatuko du partzuergoa. ‘Koordinatzailea’ deituriko erakundea izango da. Erakunde liderrak/koordinatzaileak irabazi asmo bakoa izan beharko du. Eta partzuergoaren eta BBKren arteko harreman-gune nagusia izango da.  

Ikerketa-ekintza proiektua

Ikerketa-ekintzako Kuna metodologiaren helburua da proiektuek teoria testatu edo probatzea, ekintzan duten eraginkortasunaren arabera, ezagutza baliozkoa eta eragingarria sortzea bilatuz. Ikerketaren helburua ez da errealitatea aztertzea, aldatzea baizik.  Ikertzaileen eta parte-hartzaileen artean garatzen den hausnarketa-prozesuak ezagutza berria sortzen du, eta lana eta metodoak sentikorrak dira ikerketa-prozesuaren beharrizanekiko.

Hautatutako gaiari buruzko ikerketa jaso beharko du proposamenak, baina aplikazio praktikoa, ekintza ukigarria eta transferigarria izango duen emaitza bat ziurtatu beharko du. Ekintzak hainbat formatu izan ditzake: pilotuak, argitalpenak, etab.

Deialdiaren onuradun suertatzen den ikerketa-ekintzako proiektu bakoitzak 50.000 euroko diru-laguntza jasoko du.  2022ko deialdian hiru proiektu finantzatuko dira:  BBK-k aurkeztutako erronka bakoitzeko bana. Gainera, partzuergoek BBK Kuna guneko 1. solairua erabili ahal izango dute bilerak egiteko eta elkarlanerako, betiere BBK Kunaren araudiari jarraituz.

Proiektuek BBK Kuna komunitatearekin, BBK Kunako gainerako proiektuekin, konektatzeko bokazioa izango dute, emaitzak hobetzeko lankidetzak ezarriz.

Hautagaitzak gaurtik, martxoaren 1etik, apirilaren 25era arte aurkeztu beharko dira. Laguntza hauek jaso ditzaketen proiektuak 2022ko abenduaren 31 baino lehen hasi beharko dira, eta proiektuak hasi eta gehienez ere 12 hilabeteko iraupena izango du.

Oinarriak: https://kuna.bbk.eus/proyecto/kuna-co-proiektuak/