Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
Radboud University-ko (Herbehereak) «Geography, Planning and Environment» graduan, bigarren mailan «landa-lana» izeneko irakasgaia dute ikasketa-planean. Irakasgai honen programak atzerrirako bidaia bat barne hartzen du, ikasleek atzerriko testuinguru batean ikerketak egiten ikas dezaten.
Ikastaroaren ardatza ikerketa kualitatiboko proposamen bat idaztea da, jatorrizko herrialdea (Herbehereak) ez den testuinguru geografiko batean. Geografia, Plangintza eta Ingurumen Graduko gai bat atzerrian enpirikoki aztertzea da helburua. Aztergaiak Bilboko hiriko iraunkortasunarekin, urbanizazioarekin eta globalizazioarekin lotuta daude. Izan ere, Bilbora autobusez etorriko dira, itzulera bezala, joan-etorrietan karbono-aztarna minimizatzeko.
Aztertu beharreko gaia ikasleek aukeratzen dute gai zabal horren barruan. Ikasleek beren lanak planteatzen ikastea eta landa-lanaren teoria, metodoak eta emaitzak nola integratu ikastea da kontua.