Gizarte Berrikuntzako Ekosistemen Nazioarteko Foroa
Eragin Sare berriak sortzen Bizkaian
BBK Kunak eragin handieneko gizarte-berrikuntzako ekosistemak nazioarteko foro batean konektatuko ditu martxoaren 17an eta 18an.
- Mundu mailan erreferente diren erakunde ugari biltzen ditu foroak, adibidez BMW Foundation, League of Intrapreneurs, Ashoka edo B Corp.
- Gizarte-berrikuntzako ekimen eta metodologia abangoardistenak zuzenean ezagutu ahal izango dira.
- Ekimen hau BBK-k eta DOT Coop.ek sustatzen dute, tokiko ekimenak estatuko eta nazioarteko aukerekin lotzeko.
Bizkaian gizarte-eragin edo inpaktu soziala duten sareen sorkuntza inspiratzen eta laguntzen jarraitzeko asmoz, martxoaren 17an eta 18an ‘BBK Kunaren Gizarte Berrikuntzako Ekosistemen Nazioarteko 1. Foroa’ egingo da.
2021eko urrian ireki zenetik, BBK Kuna, Garapen Jasangarrirako Helburuen Etxea, berrikuntza sozialaren erreferente bihurtu da Bizkaian eta Euskadin. BBK Kuna Kideak 2030, The Future Game edo Auzoko Kontsulta Kontseilua bezalako ekimen arrakastatsuen ostean, orain foro berritzaile hau aurkeztuko da nazioarteko erreferentziazko gonbidatuekin.
Tokiko sare eta ekimenak berrikuntza sozialeko ekosistemekin, estatu eta nazioarte mailan aitzindariak direnekin, lotzeko sortu da topaketa hau. Bi egun egitekotsutan ekintzailetzaren eta barne-ekintzailetza sozialaren inguruko esperientziak eta ikaskuntzak partekatuko dira. Foroak 3 bloke tematiko ditu:
1- Gizarte-ekintzailetzako eta -berrikuntzako nazioarteko ekosistemak [martxoaren 17a, goizeko saioa]: Nazioarteko sare garrantzitsuenetako batzuk aurkeztuko dira, honako hauen parte-hartzearekin: BMW Foundation, League of Intrapreneurs, B Corp – B Lab Spain, Amsterdam Metropolitan Solutions Institute – TU Delft eta Impact HUB Donostia Coop.
2- Eragin edo inpaktua neurtzeko metodologiak [martxoaren 17a, arratsaldeko saioa]: SDG Impact estandarren sarrerako saio bat egingo da Spain NABen eskutik eta BBK Kuna Kideak 2030 sareko 4 erakunde izango ditugu: Deustuko Unibertsitatea, ReCircular, Lantegi Batuak eta Ihobe.
3- Gizarte-berrikuntzarako aliantza berriak eta barne-ekintzailetza [martxoaren 18a, goizeko saioa]: Berrikuntza irekiko adibide aitzindariak eta barne-ekintzailetzako puntako ekimenak ezagutaraziko dira honako hauen eskutik: Aigües de Barcelona, UNICEF España, Ashoka, Fundazioen Espainiako Elkartea eta Eroski Taldea.
Hiru bloke, hiru gai nagusirekin, 2030 agendan aurrera egiteko eta Garapen Jasangarrirako Helburuetan lagundu ahal izateko. Enpresek, administrazioak, unibertsitateek eta herritarrek elkarrekin ikasi eta lan egin ahal izango dute, gizarte gisa ditugun erronkei irtenbideak bilatzeko.