Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
BBK Kunak eta DOT Coopek bat egin dute foro hori sortzeko eta indarrak batzeko, Bizkaiak aurrera egin dezan changemaker eta eraldatzaile lurralde bihurtzen, gizarte-berrikuntzako ekosistemen aktibazioaren eta eragile anitzeko aliantzen ikuspegitik.
BBK Kunaren berrikuntza sozialeko ekosistemen nazioarteko 1. foroa
– Inpaktu sare berriak sortzen Bizkaian –
BBK Kunak eta DOT Coopek bat egin dute foro hori sortzeko eta indarrak batzeko, Bizkaiak aurrera egin dezan changemaker eta eraldatzaile lurralde bihurtzen, gizarte-berrikuntzako ekosistemen aktibazioaren eta eragile anitzeko aliantzen ikuspegitik.
Tokiko sareak eta ekimenak nazioan eta nazioartean aitzindariak diren gizarte-berrikuntzako ekosistemekin konektatu nahi ditugu.
• Bizkaiko gizarte-berrikuntzari buruz trebatzea eta zabaltzea.
• Berrikuntza irekitik abiatuz, inpaktu-ekintzailetzaren eta barne-ekintzailetzaren inguruko esperientziak eta ikaskuntzak partekatzea.
• BBK Kunaren aliatuak eta Kideak 2030 erakundeak aukera berriekin konektatzea.
Berrikuntza irekiko adibide aitzindariak eta barne-ekintzailetzako puntako ekimenak ezagutaraziko dira honako hauen eskutik: Aigües de Barcelona, UNICEF España, Ashoka, Fundazioen Espainiako Elkartea eta Eroski Taldea.