Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
Tailer artistikoa.
13. GJHaz, klimaren aldeko ekintzari buruzkoaz, berba egingo dugu, gure klimari kalterik ez egiteko eta klima-aldaketa geldiarazteko positiboak diren ekintzez hitz egingo dugu, beste ondorio batzuen artean tenperaturen igoera baitakar horrek, eta elur gutxiago egitea eragiten du horrek.
Jarraian, tailer bat egingo dugu, elurra izanik gure protagonista. Katilu batean bizarra mozteko aparra eta itsasgarria erdiz erdi nahasi behar dituzu. Marraztu kartoi mehearen gainean egin gura duzun marrazkia. Has zaitez pintzel baten laguntzaz marrazkiaren gainean margotzen. Ipini nahi dituzun apaingarriak eta kito!