Gure Kultura Arteko Bitakora Koadernoa
Duela hilabete batzuk, BBK Kuna: GJHen Etxetik gure Ikaskuntza Komunitatea: Kultura arteko Bitakora Koadernoa abiarazi genuen.
Komunitate horretan hausnarketa bat egin gura genuen gure euskal gizartean zelan elkarri eragiten, elkarrekin bizi eta parte hartzen dugun kulturartekotasunaren ikuspegitik. Sormenetik, euskal eremuan elkarrekin bizi diren eta garatzen diren kulturen alde egin genuen, bestelakoa edo desberdina onartuz kultura-aniztasuna partekatzeko bide bat baitira.
Komunitatearen azken ekitaldi gisa, datorren igandean, azaroak 20, 19:00etan, BBK Salan, euskal erkidegoaren kultura-aniztasunaren errebindikazio gisa balioko digun antzezpen bat egin gura dugu, adierazpen indibidual eta komunitarioko prozesu natural baten barruan.
Lanaren protagonistak beren esperientzien berri ematen diguten eta Bitakora Koadernoa Ikaskuntza Komunitatean parte hartu duten pertsonak dira. Komunitate hori eztabaida eta pentsamendu kritikoa sustatzeko Kultura Arteko Hirien Espainiako Sareak argitaratutako Cuaderno de viaje hacia las ciudades interculturales delakoan oinarritu da, #beharrezko bidaia gizarte inklusiboetarantz, berdintasun, kultura-aniztasunaren aitortza, elkarrekintza edo interakzioaren, eta garapen jasangarriaren alde egiten dutelarik.
Protagonista horiek abestu, antzeztu, errezitatu, dantza egin eta zein errealitatetan moldatzen diren erakusten digute. Beraiek erakusten digute kultura-aniztasuna eta horren ahalmen edo gaitasuna, sormena, giza aberastasuna eta gizarte-konpromisoa.
Bizitako, partekatutako, entzundako eta KULTURA ARTEKO GURE BITAKORA KOADERNOAN jasotako esperientzietan oinarritutako lan hunkigarri, zintzo eta alaia da.