Haurkuna: Etorkizuneko zirkoa
JOSTAILU-TAILERRA
Inoiz porrotaren beldur izan zara? Ekiteak dakarren ziurgabetasunak kezkatzen zaitu? Zuretzat eta denontzako session perfektua dakargu! Porrotetatik beti ikasten dela diote, akatsetatik ikasteko eta aurrera egiteko aukera bikaina delako. Erortzea, altxatzea eta berriro hastea… Hori da lema ;)
Afterwork honetan, ekiteak dakarren beldurrean sakonduko dugu, gaur egun hain ohikoa den ziurgabetasunaren eskutik bizitzen ikasteko. Esperientzia duten ekintzaileen istorioen bidez, porrotek arrakastaren giltza nola izan daitezkeen ikasiko dugu.
Bi pertsona bikain izango ditugu, ekintzailetzaren historia erakutsiko digutenak.
Lehenik eta behin, Edurne García Arrietak Delikatetxeko konfudadorea nola izatera iritsi zen azalduko digu.
Ondoren, Jorge González Revillak, BBK Bootcamps by The Bridge-ko Campus Managerrak, mota guztietako ekintzailetza-proiektuetan izandako esperientzia kontatuko digu.
Gainera, giro atseginean eta eskuan garagardo edo freskagarri bat duzula, zure esperientziak partekatzeko eta besteengandik ikasteko aukera izango duzu.