Aholku-kontseilua osatzeko zozketa egin da

BBK Kunak dagoeneko egin du Aholku Kontseilua osatzeko zozketa. Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Atxuriko 21 herritarrek osatutako organoa da; adin eta bizi-ezaugarri askotakoak dira, eta zozketa bidez aukeratuak parte hartu gura izan duten 110 pertsonen artean.

Organo horren bidez, BBK Kunaren erabakiak hartzen parte hartuko du auzoak.

Hauek dira Aholku Kontseiluaren eginkizun espezifikoak:

  • BBK Kunaren jarduna behatu eta aztertzea, hobetzeko arloak proposatzeko.
  • Auzoko herritarrek eta elkarteek egindako proposamenak aztertzea, urtero BBK Kunan gauzatuko diren lau proiektuetako bati buruz erabakitzeko.
  • Herritarren parte-hartzeaz baliatzea, BBK Kunako zuzendaritzari lehentasunak proposatzeko.

BBK Kunak eskutitzak bidali zizkien auzoko herritar guztiei Kontseilu horretan parte hartzera animatzeko.  110 pertsona baino gehiago aurkeztu ziren.  Zozketa bidez, Kontseilua osatuko duten 21 kideak aukeratu dira.